TAMARA DE LEMPICKA

Azpi-izenburuak: BIOGRAFIA, TESTUINGURUA, 

Tamara Rosalia Gurwik-Górska 

1898an jaio zen Varsoviako familia burges batean, eta San Petersburgora bizitzera joan zelarik, poloniar abokatu batekin ezkondu zen han. Iraultza sobietarraren garaian, ihes egin zuen Errusiatik eta Parisen ezarri zen. Han pintura ikasi zuen Maurice Denis eta André Lhoterekin. Parisen findu zuen bere estiloa. 

1928an Raoul Kuffner aristokrata aberatsaren maitale bihurtu zen, 1933an harekin ezkondu zen, eta II. Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Baina garai hartarako, Lempickaren estiloa modaz igaroa zegoen, eta ez zuen berriro izenik izan 1960ko hamarkadan Art Deco delakoa modan itzuli zen arte. 1974an Mexikora joan zen bizitzera, non 1980an hil zen. Bere eskariz, bere errautsak sakabanatu zituzten Popocatépetl sumendian.

Lempicka bisexual ezaguna izan zen. Gizonezkoekin zein emakumezkoekin izandako afera publikoak nahiko eskandalagarriak ziren bere garairako. 1920ko hamarkadan arteen munduko emakumezko bisexual eta lesbiana zirkuluetan ibili zen, Morea Trefusis, Vita Sackville-West edo Colette bezalakoekin.

Art Deco estiloko artista nabarmenetakoa da Lempicka, eta taldea osatzen du estiloan honakoekin: 

Jeans Dupas

Diego Rivera

Josep Maria Sert

Reginald Marsh

Rockwell Kent

Baina artista hauetan gehienek mural handiak margotzen zituzten bitartean, pertsonaia ugariko eszenak, Lempicka ia esklusiboki erretratuak egitera dedikatu zen.

Jeans Dupas Art deco estiloko artista zen, besteak berriz, ez.

Bere obra gehienek Parisko goi-burgesiako fauna irudikatzen dute. Beste gutxi batzuek, aldiz, emakumezkoen zein gizonezkoen irudi biluztuak erakusten dizkigute.