Natalia Goncharova

Azpi-izenburuak???

Natalia Sergéyevna Goncharova (Negaevo, Rusia, 1881eko ekainaren 4a - Paris, 1962ko urriaren 17a)  kubismo-futurismoaren abangoardian garrantzi handia izan zuen errusiar margolaria izan zen. 1900ean Larionov ezagutu zuen eta harekin bizitza osorako harremana izan zuen, 1955ean ezkonduz. Moskuko pintura, eskultura eta arkitektura eskolan eskultura ikasi zuen, baina 1904an hasi zen margotzen. Herri artearen alderdi primitibo errusiarretan inspiratu zen eta bere obra propioetan islatzen saiatu zen, elementu fauvista eta kubistak sartuz. 

Page of Diamonds elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1910ean. Larionovekin batera, iraultza aurreko errusiar abangoardiaren aita izan zen 1911n, Astoaren buztana (Osliny Jovst)3 erakusketa antolatuz 1912an Munichen, non, besteak beste, Kazimir Malevich, Tatlin eta Marc Chagall eta Der Blaue Reiter (Zaldizko urdina) kolektiboak parte hartzen duten, eurak barne.



TESTUINGURUA???????

Garai artistikoa

Bi korronteren barruan kokatzen zen emakume hau: futurismoa eta orfismoa. Futurismoa etorkizunerantz bideratua dagoen kultura eta politika joera da, eta 1909. urtean Filippo Tommaso Marinetti poeta eta idazle italiarrak sortu zuen. Futurismoaren barruan lan egin zuten artistak: Giacomo Balla, Umberto Boccioni, Vittorio Bodini, Mario Carli… Hauek dira futurismoko obra batzuk:


Bestetik, orfismoa Parisko kubismoaren joera koloretsu eta abstraktua da, kolorea eta argia goraipatzen dituena. Orfeorekin lotzen ditu, greziar mitologiako pertsonaia. Honek, lira jotzeko zituen ahalmenei esker, musika eta poesiaren uztarketa adierazten duena. Joera honetan kokatzen ziren beste artista batzuk František Kupka, Léopold Survage, Robert Delaunay eta Sonia Delaunay dira, besteak beste.Hauek dira orfismoko obra batzuk:


Obrak

Obra ugari egin zituen bizitza osoan zehar, besteak beste:

The cyclist

Harvest

Haycutting

Composition