Ruth Asawa

GARAI ARTISTIKOA

Artista garaikidea zen, eta horregatik, bera, naturan eta geometrian inspiratzen zen obrak egiterakoan.

ARTE ABSTRAKTOA

BIOGRAFIA

1926 eko urtarrilaren 24 ean jaio zen, eta 2013ko abuztuaren 5ean hil zen. Bigarren Mundu Gerran, familiako kide guztiak kontzentrazio-esparruetan deportazioa eta barneratzea jasan zuten Amerikako gobernuaren presiopean. 7 anai-arreba ziren, eta beraz, etxean bederatzi pertsona bizi ziren. 1942an, Ruthek 16 urte zituela, bere aita atxilotu zuen FBIk eta ez zen berarekin elkartu urte batzuk geroago arte. 1946tik 1949ra, Ruth Asawak Black Mountain College-ko (Ipar Carolina) eskola mitikoan ikasi zuen, metodologia ez-hierarkikoa jarraitzen zuen zentro artistikoan, non ikasle eta irakasleen arteko lankidetza-jarduerak sustatzen ziren ingurune natural batean. Inguru integratzaile eta diziplinarteko horretan, Ruthek John Cage musikaria (1912-1992) eta Merce Cunningham (1919-2009) koreografoa izan zituen irakasle.

1950eko hamarkadan, Asawa alanbre galbanizatuarekin esperimentatzen hasi zen eskultura abstraktuak hiru dimentsioko marrazkiak balira bezala konposatzeko, teknika hori Tolucan (Mexiko) egonaldi batean ikasi zuen, non emakumeek zumezko saski tradizionalak ehuntzen dituzten.



 OBREN DESKRIBAPENA

Artista honek bere  obrak naturan eta geometrain oinarriturik,  altzairuzko kablearekin eta alamnbreekin egiten zituen. Bere obra batzuk aipatzekotan,  adibidez, hauexek dira: desert plant, Stem with Leaves, Aurora...