Bridget Louise Riley

Marwa Kandili eta Enara Arrue

Biografia

Bridget Louise Riley Britaniar pintorea da. Londresen jaio zen 1931 apirilaren 24an eta gaur egun 92 urte ditu. Bertan Cheltenham Ladies' College-ra joan zen, gero, artea ikasten hasi zen Goldsmiths College-en, non marrazketan espezializatu zen, eta beraunduago Royal College of Art-en. 

Bere aita, John Fisher Riley, armadako ofiziala izan zen eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran deitua izan zen eta Bridget, bere amarekin eta ahizpa Sallyrekin batera, Cornwall konderriko txabola batera joan zen bizitzera, non hazi zen.

Bridget Riley Warwick Road-eko bere estudioan, London, 1964 ; Interrupted circle, lanarekin 1963 eta Curve Paintings 1961-2014, obraren aurrean

Garai artistikoa

Pintore eta diseinatzaile britainiarra, Victor Vasarely margolari frantziar-hungariarrak sortutako op art lanaren sortzaile eta ordezkari gorenetako bat. Gaur egun, arte abstraktuko margolari nagusienetakotzat hartzen da eta XX. mendeko Pintura Garaikide Britainiarrean.

Bridget Riley modu erdi-inpresionistan margotzen hasi zen, gero 1950eko hamarkadaren amaieran, Georges Seuraten puntillismoak eragin zion, batez ere paisaiak sortu zituen eta obra interesgarriak ekoitzi zituen, aurrerago egingo zituen proposamenen oinarri izan ziren. Puntillismoa; Pintura-teknika bat da, kolore puruko ukitu erregular txikiak ematen dira, elkarren ondoan jarrita edo nahastuta. Horrela, distantzia egokitik ikusita, ikuslearen begian kolore efektuak sortzen dituen.

60ko hamarkadaren hasieran, Bridget Op Art mugimenduaren baitan bere estilo propioa garatzen hasi zen. Op Art (Arte Optikoa) engainatzeko gisa begiaz baliatzen den estilo bisual esklusiboa da. Eredu geometrikoak egin zituen dinamismo optikoa aztertuz. Dinamismo optikoa, mugimenduak begiaren desorientazioa sortzen duen efektua da eta Bridget-ek zuriaren eta beltzaren arteko kontrastea landu zuen, noizean behin grisen eskala tonalak sartuz. 


1967an, Bridget Rileyk kolorea jorratu eta formatuak nabarmen

handitu zituen. Deny seriearekin hasten da, non tonalitate grisak soilik erabiltzen dituen, baina berehala eztanda kromatiko bat gertatzen da Cataract edo Chant bezalako serieetan. Ordutik aurrera, kolorea elementu aktibo eta funtsezkoa izango da koadroaren eraikuntza formalean.

 








Pink Landscape, 1960









Intake, 1964









RA 2, 1964








Nataranja, 1993


Obraren iruzkina

Cataract 3


Bridget Riley (1931) artista ingelesaren "Cataract 3" (1967) obra Op Art mugimenduaren erakusgarri eredua da, oso ezaguna XX. mendeko hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan. Konposizio ikusgarri honetan kurba turkesa, gorri eta gris batzuk ikus daitezke. Lerroak Rileyk antolatu ditu uhin-sekuentzia batean, mihisearen gainazal osoan zehar, halako moldez non mugimendu-inpresio faltsu bat sortzen baitute.


Obraren izenburuak "Catarata 3" eta lineen uhin bidezko antolamenduak zuzenean uretara garamatza. Rileyren obran daukaguna, beraz, uraren sinbolizazio bat da, munduko lehengai gisa ulertua. Eta Rileyk eskaintzen digun ur bizi honetan logika garrantzitsu bat gertatzen da: lerro berdinek desberdintasuna eta mugiezintasuna sortzen dute, kolorearen eraginez. Bestalde, ura ugalkortasunaren, araztearen eta berritzearen sinbolo unibertsala da, eta, batzuetan, suntsipenaren eta indar suntsitzailearen sinboloa, baita femeninoa eta azpikontzientearen indarrak sinbolizatzen dituena ere.


Cataract 3-n ikusi bezala, aukera sorta berri bat sortu zuen, Sei urte monokromatikoaren ondoren, kolorea erabiltzen hasi zen. Kasu honetan, bermelloia eta turkesa (muturreko kolore bero eta hotzak) dira.

Bridget-en beste obra batzuk

Kiss 1961

Composition with Circles, 2005

Arrest 1, 1965

Op Art-eko beste artista batzuk

Untitled (Diagonals), 1970

François Morellet

Fisicrom 1, 1959

Carlos Cruz-Diez

Vega-Lep, 1970

Victor Vasarely

Gure obrak

Marwaren obra: