Amrita Sher-Gil

ZUEN IZEN ABIZENAK

Biografia eta estiloa

Amrita Sher-Gil (Budapest, Hungaria, 1913ko urtarrilaren 30a jaio zen. Lahore, Pakistan, 1941eko abenduaren 5a hil zen). 8 urte zituenean Indiara joan zen bizitzera eta han, sekulako arrakasta izan zuen. XX. mendeko Indiako pintore garrantzitsuenatzat hartzen da gaur egun. Hori gutxi balitz, “Indiako Frida Kahlo” bezala ere ezagutzen da.


“Indiako Frida Kahlo” bezala ezagutzen da, bi pintoreak (Amrita Sher-Gil eta Frida Kahlo) sentitzen zuten beren herrialdeetako biztanleen koloreak islatzeko grina. Biek adierazten zuten feminitatea eta malenkonia beren lanetan. Biak ikono bihurtu ziren gizonek menderatutako artearen munduan, eta beren garaira aurreratuta zeudela erakutsi zuten. Frida Kahlo eta Amrita Sher-Gil garaikideak izateaz gain, atributuak partekatu zituzten.

Suzanne Valadon

Amrita Sher-Gil

Parisen, 20 eta 30. hamarkadetako errealismo frantsesean inspiratutako olioak hasi zen margotzen. Garai honetan, Suzanne Valadon margolariaren eragina nabaria da, batik bat, emakumezko subjektuak irudikatzen zituelako, eta horietako asko biluzik agertzen zirelako. Garai horretan autoerretratu asko egiten zituen, biluzi femeninoak eta bere lagunen erretratuak estilo akademiko batean. Bere lanak, bere lehen garaian, bere iraunkortasunaren eta praktika europarraren eragina islatzen du. 

Bere lehen lanek entrenatzeko erabili zuen estilo akademikoa islatzen dute. Hala ere, koadro horietako batzuetan esperimentazio bide baten hasiera ikus daiteke.

Paul Gauguin izan zuen eraginik handienetako bat une horretan, bere margolan sinple baina sinbolikoekin eta biluziekin. 1934an, Tahitian izeneko autorretratua margotu zuen, gerriraino biluzik, margo baten markoaren atzean begiratuz.

Three Girls koadroak -1935- inflexio puntu bat markatu zuen bere artean, bere lehen urteetako estilo errealistatik aldenduz eta konposizio sinple eta modernoagoetara hurbilduz.


Sleeping woman, 1933; Tahitian, 1934 eta Three girls, 1936

1936an, Karl Khandalavala ezagutu zuen, arte hinduan interesatzera bultzatu zuen bildumagilea, bereziki labar-pinturetan, tenpluetan. Tenpluetara egindako bisitek norabide berri bat markatu zuten beren artean. Etapa honetan, estilo hindu baina aldi berean pertsonala eta modernoagoa duten konposizioak ikusten dira.


1937an Hungariara itzuli zen, eta han Victor Egan lehengusuarekin ezkondu zen. 1939an Indiara itzuli zen, Sarayan, Uttar Pradeshen kokatutako herri txiki batera. Urte horietan, Indiako Kongresu Nazionalarekin, independentziaren aldekoekin, eta Mahatma Gandhiren ideiekin adostasuna erakutsi zuen. 1941ean, senarrarekin batera, Lahorera joan zen bizitzera, egungo Pakistanen, eta, bertan, margolan-tailerra egin zuen. Bere lehen bakarkako erakusketa inauguratu eta gutxira, ustekabean, hil zen. Haren heriotzaren zergatia oraindik ez da ondo argitu; antza, abortu bat izan zuen eta, ondoren, peritonitis batek hil zuen 28 urte zituenean.


Hungariar pintore hau, bere bizitzan zehar, mundu osotikan joan zen bizitzera arrakasta bila, adibidez: Budapest, Pakistan, Italia, Frantzia, Shimla , India…  

Ancient storyteller,1940

Garai Artistikoa

Bere estiloari dagokionez pintura arloan aritu zen lanean, zehazki, autoerretratuan eta erretratu piktorikoan. Autoerretratua pertsona bat bere burua pintatzea da, eta erretratu piktorikoa berriz, pinturaren barruko genero bat da, zeinaren helburua gaiaren itxura bisuala irudikatzea da, batez ere erretratatzen dena gizakia denean, nahiz eta animaliak ere irudikatu daitezkeen.


Arte estilo ZEIN ESTILO JORRATU ZUEN  berdina zuten artistei dagokionez, hainbat pertsonai ospetsu daude, adibidez: Diego Velázquez, Pablo Picasso, Vincent van Gogh, Frida Kahlo, Ramon Casas, Rafael Sanzio…

Hemen argazki oin bat, argazki hauek azalduz oso ondo geratuko litzateke.

OBRA

Obra honen izena Hill Women da, 1935. urtean argitaratutakoa da. 

Obran honen estiloari dagokionez, postimpresionismo estilokoa da.  


Koadroan 4 emakume ikusten dira Amritak obra honen bidez, emakumeen askatasuna irudikatu nahi zuen.

Horretaz gain, kuadroak euskarriaren eta teknikaren arabera, tenpera urarekin nahastua erabili zuen. 

Dena den, analisi formala eta estiliko figuratiboa erabiltzen zuen, horretaz gain, pintzelada solteak eta espontaneoak erabiltzen zituen gehien bat. Beste aldetik, koloreei dagokionez, osagarriak erabiltzen zituen.

MAKETAZIOA, ORRIAREN ITXURA, PIXKA BAT MOLDATU DIZUET, OSO ARGAZKI TXIKIAK ZITUEN.

ARGAZKIEN ETA OBREN AZPIAN AZALPENAK EMANEZ, ARGAZKI OINA JARRI, MESEDEZ. BAITA AMRITAN LAN BATZUK GEHIAGO.

Julen Iraolaren obra: