Eunate Gastesi eta Araitz de Miguel

Clementine Hunter Melrose Plantation-en, Louisianan, 1960an. 

Nor zen?

Clementine Reuben Hunter 1886an jaio zen, Louisianan. Nerabezaroan, familia Melrose Plantation-era joan zen bizitzera eta bertan lan egin zuen bere bizitza osoan. Artista autodidakta hau, 10 egunez bakarrik joan zen eskolara, inoiz ez  zuen irakurtzen edo idazten ikasi.


Artista hau zazpi seme-alabetatik zaharrena zen, Hunterrek jatorriz Clemence izena zuen, baina Melrose Plantation-era joan ondoren bere izena aldatu zuen. Bere ama Antoinette Adams eta bere aita Janvier Reuben, baserriko langileak ziren. Bere aiton-amonak "Irlandar zahar batzuk" ziren eta bere amona, "MeMe" izeneko Indiar beltz bat (may-may ahoskatua).

Bere lehen bi seme-alabak, Joseph eta Cora izan ziren eta, haien aita Charlie Dupree zen. 1914 inguruan hil zen  Charlie eta Emmanuel Hunterrekin ezkondu zen. Biak Melrose Plantation bizi eta lan egin zuten urte askotan. 20. hamarkadaren amaieran, Hunterrek zazpi seme-alaba erditu zituen, bi hilda jaioak. Hunter-ek bizitza osoa bizi izan zuen Louisianako ipar-mendebaldeko landa-eremuan.

Cane River Baptism, 1950; Abstraktua, artistaren argazkiarekin, 1975. Melrose Quilt, 1960.

OBRA:

Clementine Hunterren lehen erakusketak 1945ean egin ziren Rosenwald Grant, Brownwood eta Waco, Texasen.


Hunterrek oroimenetik margotzen zuen burura zetorkiona eta margotzen hasten  zen, baina ezin zuen ezer begiratu eta margotu. Ez zuhaitzak, ez ezer. Beraren zuhaitza sortzen zuen bere buruan, horrela margotzen zuen.


Bere lan ospetsuenak gertaera garrantzitsuen kolore biziko irudikapenak dira, hala nola, hiletak, bataioak eta ezkontzak, eta landaketen lanaren eszenak, hala nola kotoia edo pakanak biltzea, eta etxeko lanak. Hala ere, Hunterren margolanak gai eta estiloan desberdinak dira, pintura abstraktu asko landu zuen baita zinnien natura hilak ere.


Hunterren margolanak aldatu egin ziren bere bizitzan zehar. Bere lehen lanek, 1950eko "Cane River Baptism" esaterako, lur-tonu gehiago eta kolore lausoak dituzte. Gainera, Hunterrek sarritan diluitzen zuen bere pintura aguarrasez, akuarela antzeko efektu bat sortuz. 


1950eko hamarkadan hasita, bere pintura-estiloa eskuetan zuen artistak aldatu zuen. 1962an, bere lagun James Pipes Register-ek are abstraktuagoa izatera bultzatu zuen, Clementine Makes a Quilt bezalako lanak margotuz. Hala ere, 1964an, Hunter narrazio lan gehiagotara itzuli zen.


1980ko hamarkadan, ehun urte bete zituenean, objektu txikiago eta maneiatuagoetan margotzen hasi zen, pitxerrak adibidez.

Koltxoiak


Hunter errentari beltzen komunitateetan bizi izan zen, eta bertan ikasi zuen arropa eta etxeko tresnak josten. Margotzen hasi aurretik, familiarentzako arropa josten zuen, ohazalak egiten zituen eta saskiak ehuntzen zituen.

Bere edredoi askok, Melroseko lurretako eraikinak irudikatzen dituzte. "Melrose Plantation" ehungintza, eskuz josia 1938. edo 1939. urtekoa da.

 Hunterrek ohazal abstraktuagoak ere egin zituen. Bere ehun-lanak eta bere pintura goiztiarrek abstrakzioarekin eta inpresionismoarekin jolasten dutela ikusiten da.




Kotoia biltzen, 1950

Untitled, 1981

Zinniak lorontzian, 1965

Baptism murala African House

Pintura whisky pitxer batean, 1970-1980.


OBRAREN IRUZKINA:

Funeral Procession, 1950

Olio pintura egurrean



Clementinak, bere bizitza  natura  isladatzen du artelan honetan, hala nola, kotoi-soroetan zer gertatzen zen edo nola zen irudikatzen du. 

Artelan honetan pertsona asko funeralerako bidean ikus daiteke, bere irudietan gogora ekartzen dituen erlijio-erritualen irudikapen ugarietako bat da. Hunterren koadro asko bezala, eszenak istorio sinple bat kontatzen du: prozesio bat eliza batetik muino batera jaisten da hilobi bateraino


Paleta distiratsu batez margotuta dago, eta hainbat xehetasun nabarmentzen ditu, hala nola kapelak, loreak eta arropa. Pilatutako perspektiban eta artistaren obraren ezaugarri diren forma estilizatuekin.



Eunate Gastesiren Artea:

Araitz de Miguelen artea: