Mari Chordà

Lore Andoño eta Naia Martin 

BIOGRAFIA

Mari Chordà Recasens, 1942an jaio zen Ampostan, Tarragona. Bera, Mari Chordà izenez ezagutzen da. Artista, margolari, poeta eta ekintzaile soziokultural feminista da. Gutxi gorabehera 1964. urtean hasi zen bere lanean eta pop estiloarekin egiten ditu bere artelanak.

70. hamarkadan, Chordà mugimendu feministaren protagonistetako bat bilakatuko da, emakumeen arteko lan kolektiboa maite du, Bartzelonako La Sal zentro eta argitaletxearen sustatzaileetako bat bihurtuko zen, Carme Casas, Sat Sabater, Montse Solà eta María José Quevedorekin, Bartzelonako Riereta kalean. Emakume askorentzat aisialdirako, harrerarako eta kultura-trukerako lekua 1977tik 1979ra.  

Ampostako "Lo Llar" lokalaren sortzailea izan zen 1968ean. Lokal horretan, frankismoaren amaieran Nova Cançó taldearen kontzertuak eta gizarte- eta kultura-errebindikazioko aktak egin ziren.

GARAI ARTISTIKOA:


Mari Chordàren Pop garaiko artista adierazgarria da, hau da, momentuko bizitzaren eta herri kulturaren alderdi guztiak islatzea izan zuten ezaugarri. 

Artista honen berezitasuna, berriz, emakumezkoen sexualitatea modu zuzenean ematea eta gorputzean irudikatzean datza


60ko hamarkadatik aurrera, artista oso estilo pertsonala artikulatzen hasi zen, non abstrakzio organikoak eta kontraste kromatikoak emakumearen gorputzari eta bere esperientziei buruzko diskurtsoa egiteko balio dioten. Koadroen izenburuek, funtsezkoak dira irudikatutako kontzeptuetara hurbiltzeko, asko sexualitateari, haurdunaldiari… garamatzate. Horrela, masa more, gorri, arrosa edo hori handiek bular eta baginetara garamatzate, eta kolore anitzeko forma bihurgunetsuek mota guztietako zuku, sekrezio, zulo eta likidoei buruz hitz egiten digute, beti ere, hori bai, gozagarriak eta distiratsuak direnak, Niki de Saint Phalleko emakumeekin gertatzen den bezala, artistak bere inspirazio-erreferenteen artean baitu. 


Emakumeen Agenda sortu eta bultzatu zuen 1978tik 1990era, eta geroago, Contxa Llinàsekin (Las Pumas) birsortu eta mantendu egin zuten 1996 eta 2009 artean. Aktiboki parte hartu zuen espazioa eta ondarea berreskuratzeko borrokan.


Beste pop katalan artista batzuen obrak hauek dira:

"Main street", Antoni Padrós

"Grups de pressió", Carme Aguadé

"Vaginals"

Mari Chordà 

1966

Obra hau Mari Chordà-ren ospetsuenetako bat da. Lan Ilustrazio honetan erabiltzen duen teknika argizaria paper gainean da. Analisi figuratibo bat da, hau da, ezagutu daitekeen formak irudikatu ditu. Erabili dituen koloreekin ezagutu daiteke forma hau. Gehien bat, kolore beroak erabili ditu, adibidez; laranja, gorria. Beltza ez da kolore bezala hartzen. Obra honi argitasun pixkat emateko, urdin argi bat erabili du ilustrazioaren erdian. Honetaz gain, kolore harmonikoak ere erabili ditu kasu honetan: laranja eta gorria.

"Pop protofeministaren" adierazgarri da, emakumeen gorputzetik aske dauden iruditeriak eraikitzen dituzten pop estetikako lanak.


Gure obrak: