Kenojuak Ashevak

Egileak: Mari Tejeria eta Maddi Olano

Nor zen?

Kanadako artista garrantzitsu bat izan zen, Inuit arte modernoaren aitzindari nabarmenetako bat.

Bere haurtzaro eta gaztaroa

Kenojuak Ashevak iglu batean jaio zen Baffin uhartearen hegoaldeko kanpamendu batean (Kanadan). Bere aita, Ushuakjuk, ehiztaria eta inuit larruen merkataria zen, baita txaman errespetatua ere.

Aita hil ondoren, amaren aldeko amonarekin bizitzera joan zen, eta hark artisautza tradizionala irakatsi zion, merkaturatzeko foka-larruak konpontzea barne.

Nola hasi zen artean?  

19 urte zituela, Johnniebo Ashevakekin ezkondu zen. Bertako inuit ehiztari batek talentu artistiko propioa garatu zuen, eta proiektu batzuetan ere lagundu zion. 1950eko hamarkadaren amaiera aldera, bai Kenojuak bai Johnniebla esperimentatzen hasi ziren harrizko zizelkatzearekin eta marrazketarekin.

1950ean tuberkulosia diagnostikatu zioten eta, berak nahi gabe, Quebeceko ospitale batera bidali zuten. Bertan hiru urte baino gehiago eman zituen, eta bitartean, panpinak eta beste artisautza batzuk egiten ikasi zuen, eta James Archibald Houston arte-sustatzailearen arreta piztu zuten. 1958an, bere lehen grabatua, "Rabbit Eating Seaweed", oso lan ezaguna bihurtu zen.

Bere obra bat

OWL'S BOUQUET
2007
Kenojuak Ashevak
Harrian zizelkatutako grabatua eta estarzidoa.

Lan honek, hostodun adar eta loreek inguratutako  hontz bat irudikatzen du, loreak azaltzen diren irudi bakanetakoa bada ere, Ashevak-en obran maiz agertuko den motiboa da hontza, bere estiloaren eta bere artean islatzen zituen inuit mitologiako gaien oso adierazgarria bait da.

"Owl 's Bouquet" -en konposizio simetrikoak oreka sensazioa sortzen du.

Harrizko grabatu honetan, kolore fresko eta argitsuak ditu, kolorearen mailaketa estarzidoaren bidez emana dago eta giro alaia eta eszenatoki handi eta dotorea osatzen dute.

Obra honetan, kolore primarioak eta sekundarioak erabiltzen ditu Kenojuakek; kolore beroak zein hotzak dira nabarmen. Harmonia-sentsazioa sortzen duten koloreak ditu; berdea eta horia eta gorria eta morea, kasu. Elkar indartzen eta nabarmentzen diren kolore osagarrietako konbinazioa ere ikus daiteke; berdea eta gorriarena.

Kanadako konfederazioaren 150. urteurrena ospatzen zuten Kanadaren mendeurreneko ospakizunen barruan, Kanadako Bankuak hamar dolarreko oroimenezko billetean "Owl 's Bouquet" irudia erabili zuen.

Bere estiloa

Kenojuakek estilo inuit tradizionalean oinarrituta egiten zituen bere lanak, harria zizelkatuz edota papiroan, eta ondoren kolorea gehituz. Naturako elementuak soilik marrazten zituen, hegaztiak batik bat, askotan bere obrei loreak eta landarek erantsiz.