Georgia O'keeffe

BIOGRAFIA:

Georgia O'Keeffe 1887ko azaroaren 15ean nekazari familia batean jaio zen Wisconsineko landetxe batean. O' Keeffe zazpi seme-alabetatik bigarrena izan zen. Haren gurasoak, esne-ekoizleak ziren. 


Udal Eskolara joan zen Sun Prairin. Hamar urte zituela, artista bihurtzea erabaki zuen, eta bera eta bere ahizpa, Sara Mann akuarelista lokalarekin ikasten hasi ziren.

Chicagoko Arte Institutuan eta New Yorkeko Ikasle ligan, ikasi zuten pintura. Baina, Arthur Wesley Dow-ren irakaspenak izan ziren garai hartan eszena artistiko amerikarrean nagusi ziren joerei alternatiba bat eskaini ziotenak.


1915ean, arte-irakasle lanetan ari zela, abstrakzioarekin, figurazio ezarekin, esperimentatzen hasi zen. Ikatz-ziriari egindako marrazki abstraktu batzuk egin zituen, Alfred Stieglitz argazkilari eta galeristaren eskuetara iritsi zirenak.

1950eko hamarkadatik, ordura arte kontinente amerikarra inoiz utzi ez zuen artistak nazioarteko hainbat bidaia hasi zituen.


Bere bizitzako azken urteetan, non bere ikusmena galtzeagatik buztingintzarekin esperimentatu zuen, sari ugari jaso zituen eta bere omenezko erakusketa asko egin ziren. Mexiko Berrian, non finkatu zen azkenean, berak nahi zuen bezala margotu eta bizi ahal izan zuen Shanty izeneko bere estudioan, inori sartzen uzten ez zion santutegi artistiko batean.

Blue-02, 1916

Nude Series VIII, 1917

Jimson Weed, 1932

garai artistikoa:


Georgia O 'Keeffe XX. mendearen lehen erdialdeko abangoardiako korronteen ordezkari handienetako bat da Estatu Batuetan. Bere lore-pinturengatik, New Yorkeko etxe orratzengatik eta Mexiko Berriko paisaiengatik ezaguna, O'Keeffe, "modernismo estatubatuarraren ama" izendatu dute.

Modernismo Estatubatuarra Modernitatearen garaian kultura eta gizartean izandako aldaketetatik sortzen den pentsamendu filosofikoaren korrontea da. O'Keeffe modernismo estatubatuarraren ama dela esaten da.


20ko hamarkadan O 'Keeffek bere heldutasun artistikoa lortu zuela esan daiteke, figurazioa, sinbolismoa, abstrakzioa eta teknika fotografikoak nahastuz. Formatu handiko lore ospetsuak margotzen hasiko da, argi eta garbi baginaren errepresentazio diren loreak. O 'Keeffe-ren «emakumezkoen lore-pintura» horiek erotismo, femenino horrek, feminismoarekin harremantzen du, XX. mendeak aurrera egin ahala indarra hartzen hasi den eta mugimendua.

Egia esan, artista oso librea zen eta ez zion inori uzten bere bizitzan edo obran zer egin behar zuen esaten. 

 Era berean, 0’Keeffe aitzindaria izan zen pinturari leiho asko irekitzen, abstrakziotik minimalismora; baita erreferentzia ere 60ko eta 70eko hamarkadetako emakume margolari feministen belaunaldiarentzat.

XIX. mendeko Ipar Amerikako paisajismoaren tradizio handitik edaten jakin zuen, eta batez ere, naturaren margolari handi bihurtu zen, Mexiko Berriko paisaia horietako landaretza, lautadak, mendiak, lur idorra, zeruertza eta zeru garbiak, O'Keefferen bizitza eta pintura markatu zituen, 1949an hara behin betiko joatea erabaki zuen arte.


Garai hartan baziren modernismo estatubatuarra lantzen zuten hainbat ilustratzaile. Adibidez:

George lakuaren islada

Georegia O'Keeffe
1921-1922

Mihise gaineko olio pintura


Lan honek Hudson Ibaiaren Eskolako lehen margolarien tradizioan jarraitzen du, eskualdeko topografia bikainean oinarrituta, baina O 'Keefferen abstrakzioko abangoardiako estiloan interpretatuta.

Bertan, mendien koloreak tonalidadeak iluntzen doazela ikusten da eta erreflexua ere lantzen du. 

Pintura honek erronka egiten dio pintura bat ikusteko modu bakarra dagoelako usteari, bertikalki zein horizontalki ikus baitaiteke. 1923an erakutsi zuen lehen aldiz artistak Anderson galerietan, eta lana bertikalki zintzilikatu zen, aldi berean aztertzen ari zen lore handituen irudiekin estuago lotuz.

Horizontalki, O 'Keeffe-ren ibilbidearen bereizgarri bihurtu diren kolore ausarteko paisaiak erakusten ditu koadroak, bere azken urteetako Mexiko Berriko muinoetako pintura abstraktuak iragarriz. Bertikalki ikusita, lore handitu baten barne-tolesduretan eraldatzen diren edo New Yorkeko etxe orratz baten altuera ematen du.


GURE LANAK: