Genevieve Estelle Jones 

Genevieve estelle jones


Lagunek Gennie bezala ezagutzen zutena, 1847.ko maiatzaren 13an jaio zen Circleville-n Ohio (AEB), eta 1879.ko abuztutaren 17-an hil zen, sukar tifoidearekin, bere liburua ilustratzen ari zenean: Ohioko arrautza, habi eta hagaztien ilustrazioak.


Genniek benetako maitasuna aurkitu bazuen ere, bere senargaiaren alkoholismoaren aurkako borrokak gogaituta, Gennieren gurasoak konpromisoa hautsi zuten 30 urte bete baino lehen.


Filadelfiara ihes egin zuen bere lagun Elizarekin geratzeko, bertan, Mendeurrenaren Nazioarteko Erakusketa ospatzen zen, eta Audubonen Las aves de América liburuarekin topo egin zuen. Ilustrazio eder hoietan misio berri bat aurkitu zuen bere bizitzarako.

Txikia zenean, aitak bultzatuta, txoriak erreskatatu eta hegazti-toki bat eraiki zuten. Behin bere anaiak eta bere aitak identifikatu ez zuten habi bat deskubritu zuen; orduan ez zegoela baliabiderik Ipar Amerikako hegaztien habietan eta arrautzetan konturatu zen. 

Filadelfiatik etxera itzuli zenean, Gennieren gurasoek bere depresio sakona ezagutu eta haurtzaroko amets bati ekitera animatu zuten: hegaztien arrautzak eta habiak dokumentatuko zituen bere liburuki entziklopediko ilustratua sortzea.

Illustrations of the Nests and Eggs of Birds of Ohio 

Illustrations of the Nests and Eggs of Birds of Ohio (Ohioko hegaztien habi eta arrautzen ilustrazioak) izeneko proiektuak bere jaioterriko 130 espezie komunak dokumentatu nahi zituen.

Azkenerako, habiak eta arrautzak ilustratzea erabaki zuen. Liburua egiteko, txikitako lagun bati laguntza eskatu zion, Eliza Shulzerengari,  plantxak sortzeko. Biek litografia ikasi behar izan zuten, liburua aurrera eramateko. 

Lana harpidetza bidez argitaratzea erabaki zen, 3 xafla testu batekin batera. Lehen faszikulu honen hartzaileak, ornitologiaren munduan inork aurreikusi ez zuena, txundituta geratu ziren bi emakume ezezagun eta formaziorik gabeko hauek bildu zutenarekin. Lehenengo plakak ikustean, Elliott Coues-ek idatzi zuen:

"Ez nekien hain argitalpen oparo eta dotore bat prestatzen ari zenik, eta pozten naiz Ipar Amerikako ornitologiari buruzko lan ilustratu handietako bat izango dela agintzen duena emakumeek prestatzen dutelako."

Datu interesgarri bat berak bere liburu propioa ez zuela bukatu da, sukar tifoidearekin hil zelako 32 urteekin.

Genniek Howard anaia gazteari proiektuarekin jarraitzeko agindu zion, eta Virginia amari ilustrazioaren artea irakatsi zion, bere proiektuak bizirik iraun zezan.

Virginia noizbehinkako margolari izatetik xehetasunetan oinarritutako ilustratzaile tekniko izatera igaro zen, eta hiru laguntzaile kontratatu zituen lana osatzeko.

Howard eta Virginia bizirik atera ziren sukar tifoidearekin topo egin zuten. Sukar horrek Howarden indarrak suntsitu zituen eta Virginiaren ikusmena kaltetu zuen. Gainera, Birds of Ohio sortzearen kostuek azkar eklipsatu zituzten bere mozkin urriak, eta Howardek proiektuan gastatu zituen erretirorako aurrezpen guztiak,


Illustrations of the Nests and Eggs of Birds of Ohio 1886an amaitu zen, eta Marokoko larru gorrizko bolumen oso gisa koadernatu zen, Europako foliorik onenak bezala. Ale gutxi batzuk baino ez ziren saldu.

Hemen klikatuta, Genniek egindako liburura eramango zaitu.

Downy okinaren habiaren harri litografikoa, goian eta Downy Okinaren habiaren plaka, behean.

Illustrations of the Nests and Eggs of Birds of Ohio libururako Genevieve Jones-ek egindako hainbat ilustrazio.

Yellow Billed Cuckoo

Genevieve Jonesek
1879tik 1886ra sortutakoa
14. platera.
Litografia eta Akuarela Inprimaketa bat da.
Estatu Batuetako Smithsonian liburutegietan dago.

Irudi honen izena da. Yellow billed cukoo da. Bere Irudiek ez dute "izenik"; landarearen edo habi horretan bizi den hegaztiaren izena da izenburua. 

Teknika errealista erabiltzen zuen ilustrazioak egiteko. Litografian oinarrizko marrazkia egin eta ondoren akuarelaz margotzen zituen.

Artelan hau Genniren eskuineko irudian dago oinarrituta.