MIRKA MORA

BIOGRAFIA:

1928ko martxoaren 18an Mirka Madaleine Mora jaio zen Parisen. Familia judu batean hazi zen, aita Lituaniarra eta ama Errumaniar batekin??????.


1942an, 14 urte zituela, bere amarekin atxilotu zuten, Frantziako Poliziak. Ihes egitea lortu zuten, basoan errefuxiatu eta bertan bizirik iraun zuten hiru urtez, 1945ean gerra amaitu zen arte.

Testuingurua

1951n bere senarrarekin Australiara emigratu eta Melbournera joan zen bizitzera, eta han bizi eta lan egin zuen bere bizitza osoan. Jostun moduan bizimodua ateratzen hasi zen, bere lan artistikoarekin uztartuz eta bere hiru seme-alabak heziz. Gaur egun, Australiako arte garaikidearen garapenean pertsonaia garrantzitsuenetako bat da.


Bere ibilbidean zehar diziplina desberdinak uztartu zituen, hala nola marrazkia, pintura eta ehungintza lanak. Bere estilo pertsonalak ez zuen mugimendu zehatzik jarraitu, ez baitzuen inoiz hezkuntza plastiko arauturik jaso eta beti bere irudimenezko intuiziotik gidatzen utzi zuen. Bere lanean pertsonaia inozoak protagonista zituen figurazio bat jarraitu zuen, "horror vacui"-rako joerapean irudikatuta.


2002an Frantziako Gobernuko Kultura Ministerioaren Arte eta Letren Ordenaren saria jaso zuen.

GARAI ARTISTIKOA

Artista bisuala izan zen eta garai garaikidean egin zituen bere artelanak.

Australiako arte garaikidea


ARTELANAK

Bere teknika, pinturak, mosaikoak, eskulturak eta marrazketa egitea zen. 

Koloristak eta sinbolistak dira Mirkaren artelanak, koadroak distiratsuak eta ausartak izan ohi dira, etengabe errepikatzen diren motiboen errepertorio bat berrasmatzen: haur errugabeak, aingeruak, txakurrak, katuak, sugeak eta txoriak eta animalien eta gizakien hibridoak.