Dora Maar

Bibiografia

Dora Maar Parisen jaio zen, 1907ko azaroaren 22an. Bere aita, Josip Marković arkitekto kroaziarra zen, eta bere ama, Julie Voisin, Toursekoa zen jatorriz. Dora Maar argazkilari oso ona izan zen.

Henriette Theodora Markovitch, Dora Maar izenez ezaguna, Artista plastiko, margolari, argazkilari, eta eskultorea izan zen. 

1936an, Pablo Picasso ezagutuko du, eta harekin izan zuen harremanari esker, Dora Maar iluntasunera eta ahanzturara eramango zuen... nahiz eta une hartako promesa gaztea izan.

Bere bizitzan zehar, Maarrek nerbio arazoak izan zituen eta gertakari batzuk edo beste jasan zituen, baina gerra garai honetan bere osasun mentala gehiago kaltetu zen bere familiarekiko sufrimendu eta kezkak eraginda. Bere bikotekideak, Pablo Picassok nerbio-pasarteekin dibertitzeaz gain, Maarren irudia bere pinturan eta lagunartean manipulatzeko erabiltzen ditu. 

Ahaztutako argazkilari honen azken urteak bere etxean ematen ditu, lagun talde txiki batekin. 

Haren hiletara bost pertsona joan ziren. Bere garaian, Dora Maarrek Henri Cartier-Bressonek baino arrakasta eta errekonozimendu handiagoa izan zuen, eta Man Rayren ospe bera; baina bakarrik eta ahaztuta hil zen.

(*) Surrealismoa 1920ko hamarkadan sortutako arte modernoaren mugimendua da. Mugimendua margolaritza, zinema, literatura eta musika arloetan burutu zen batik bat eta aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen. Surrealismoaren jarraitzaleei eta horiek egindako lanei surrealista deritze.


Obra eta garai artistikoa

30eko hamarkadan, Dora Maarrek argazkiarekiko duen talentua erakusten du, mota guztietako enkarguak (modako argazkilaritza, komertziala, erretratua, dokumentala, etab.) erakusten eta jasotzen ditu. Dora Maar garaiko argazkilaria bihurtu zen, aldizkari ezagunenen azalak bete zituzten modako erretratuak eginez. 

Bere argazki-lanaren hasieran hiriko, publizitateko eta modako argazkigintza egiten du. Aurrerago, mugimendu surrealistako* artistekin bat egingo du eta argazkigintza esperimentaleko aldi bati ekingo dio, erakusketa bikoitzekin jolastuz, Man Rayrekin ezagutzak partekatuz eta bere argazkietarako posatuz. 

Orduan hasi zen politikoki posizionatzen, ez zen inongo alderditan afiliatu baina, manifestu ezkertiar ugari sinatu zituen, garai hartako emakume batentzat keinu erradikala.

Margolariarekiko harremanean, Dora Maar kubistarentzat inspirazio-iturri bat da, eta argazkilariaren 500 erretratu egiten ditu teknika desberdinetan. Bi artisten arteko harremanaren lehen urteetan, Picassok pinturaz eta politikaz hitz egiten du Dora Maarren diskurtso berarekin, eta, beraz, argazkilariaren pentsamenduak eragin handia du margolariarengan. Bere harremanean, Dorak argazkigintza aparkatu eta pintura berrartu zuen, Europako bigarren mundu gerrarekin batera.

Bere sorkuntza artistikoa inguruan dituen paisaien pinturan oinarritzen da eta erakusketak egiteko zailtasun handiak badaude ere, Dora Maarrek erakusten jarraitzen du.

Dora Maar Surrealista  izan zen, George Hugnet-ekin amodiozko historia bat eduki zuen. Joera artistiko berri honen pean Maar-en argazkilaritza nahiko klasikoa zen, Meersonen estilo finduari jarraituz.

Hand and mirror, 1934

Main-coquillage, 1934

Candelabra, 1935

Mannequin en vitrine, 1935


Pere ubu, 1936

The year lie in wait for you, 1936 

Double portrait

Dora Maar
1936-1937
Inprimaketa zilarrezko gelatinan, negatiboaren gaineko eskuzko lanarekin


Maarrek modelo bereko bi negatibo tartekatu zituen, eta hondoa eta "kapela" negatiboaren gainean margotu zituen. Emultsioa bigundu, karrakatu eta altxatu zuen. Teknika horiek suntsipena eta desintegrazioa iradokitzen dute. Aurpegiak kubisten aurpegi femeninoen irudikapenak ekartzen ditu gogora, 1938an Maar modeloa izan zen Piccasoren emakume negartien margolanak.


Argazkia kubista da eta esperimentazio surrealistako elementuak ditu. 


Gure Obrak:

Gure obrak :                                                           Inspirazioa:

Lan hau ez da Dora Maar-ena, Picassoren lana da