Esther Ferrer

 EGILEAK: Ainitze Muñoz eta Ane Mendizabal

BIOGRAFIA


Esther Ferrer Ruiz (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko abenduaren 19a -) Euskal Herriko artista da. Egun, Parisen bizi da. Nazioartean erreferente da performancearen, eskulturaren edo instalazioen esparruan garatzen du lanean. 


Bere lan artistikoa 1960ko hamarkadako praktika feminista, minimalismo eta ekintza artetik sortu ziren mutazioen barruan kokatzen da.


Gizarte Zientzietan ikasi zuen Donostian eta 1960 eta 1970 urteen artean, Asociación Artística de Guipúzcoa elkartearen baitan lanean aritu zen. 


1964an, ‘’Zaj’’ izeneko talde baten kide izan zen Juan Hidalgo, Walter Marchetti artistekin eta Roman Barce abeslariarekin batera, eta bertan egon zen 1996 urtean desegin zen arte. Zaj taldeak 60. hamarkadako abangoardia berantiarreko nazioarteko joera neodadaista zuten talde esperimental batzuekin lotzen zen. 


Taldeak jarduera bizia burutu zuen: kontzertuak, ekintzak eta performanceak, argitalpenak, instalazioak eta postalak. 


Esther Ferrerrek 1967an egin zuen bere lehen performancea, eta orduz geroztik praktika iragankorra bihurtu da bere lanaren ardatz.





PERFORMANCEA

"Denbora eta espazioa eta ikusle hutsa ez den publiko baten presentzia uztartzen dituen artea, baizik eta, nahi izanez gero, ekintzan parte har dezakeena".

Esther Ferrer (Donostia, 1937) performancearen sortzaile garrantzitsuenetako bat da. 

Bere obran gorputzak, estereotipoak alde batera uzten ditu eta onartu ezin diren eta zentzugabeak diren kanonak kritikatzen dituen erresistentzia bihurtzen da, larruazalaren gaineko denboraren igarotzea ikuspegi artistiko eta pertsonal batetik onartuz eta emakumeen gorputza zapaltzen duten arau estetikoak salatuz.

Joan-etorria eta alderantziz (lehen bertsioa-Performance baten irudikapen grafikoa) Santa Cruz Tenerifekoa (Espagne).


Arte Kontzeptuala

Autoretratu marxista, 1989

Silla Zaj, Estherren obrra

GARAI ARTISTIKOA

Esther Ferreren lan artistikoa 1960. urtean hasi zen. Helburu nagusia arte kontzeptua da, kasu, berarentzat lanaren ideia edo  transmititu nahi dena ikusten duguna edo artelanaren materiala baina garrantzitsuagoa da. 


70eko hamarkadatik aurrera artista plastiko gisa alboratua izan zuen ibilbidea berrartu zuen. Landutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenen inguruan eginiko lanak, objektuak… 



Bere lana XX. mendeko 60. hamarkadan hasitako arte minimalista eta kontzeptualaren korrontean kokatzen da, Stéphane Mallarmé, Georges Perec, John Cage edo Fluxus erreferentetzat dituena, baita garai hartako feminismoetan ere. Bere artelan gehienak minimalismoan oinarritzen dira, alegia, erderaz esaten den “menos es más” esaeran sinisten du; bere obretan esentziala dena bakarrik irudikatzen du. Estherren antezko bi irudigile Yayoy Kusama eta Teresa Burga dira.



Feminismoa funtsezko erreferentzia da artistarentzat, bai bere obran, bai ibilbide pertsonalean. Eduki feminista bereziki esplizitua da Gorputz-ekintzak izenburu generikoa duen performance-multzoan, edo Hezkuntza-jostailuak izeneko dibertimendu kritikoko ariketa mota horretan.



Minimalismoari (objektibotasun erabatekoaren idealak adieraztea) eta arte kontzeptualari (artelana ez da artistak sortutako objektu fisiko soil bat, kontzeptu eta ideia multzo bat baizik. Ideia edo kontzeptua artelanaren itxura edo sormen prozesuaren gainetik jartzen du) buruzko aipamen etengabeak garatzen ditu bere lanean, beti umore eta absurdoz josia. Ferrerri beti interesatu zaio materialaren eta kontzeptuen literaltasunarekin lan egitea: 

"nire obran ikusten duzuna da zer den... atzean egon daitekeena ikusle bakoitzak jartzen du".




BESTE IRUDIGILE BATZUK

Lehen esan bezela, Estherren antzeko bi irudigile Yayoi Kusama eta Teresa Burga dira. Hemen beraien obra batzuk:

                                                                       

 YAYOI KUSAMA:                                                    TERESA BURGA: 

"Unibertsoan ikusi nuen Maitasun Sorta", 2021.

"Love Is Calling ", 2013.

Teresa Burga, Titulurik gabea, 1967an girotuta. Zurich, Suitza, 2018. 


Teresa Burga, "Mano mal dibujada" (Gaizki marraztutako eskua), 2015, altzairua, berniza, 16 1/2 × 14 1/8 × 3/8 ".

Eurorretrato A/B/C/D/E (1977-2006)
       seriearen parte da.
ESTHER FERRER,
2002-2004. 

Argazki Collage. Koloretako argazkia, txanpon erantsiekin.

97,5 x 82,5 cm


Makillajerik gabeko emakume heldu baten aurpegia erakusten du, bere biluztasuna enkoadraketatik haratago igartzen da, eta oka handi baten faseetan agertzen da.

Tragaperras bat bezala botatzen du dirua ahotik, ez dakigu nazkaz edo eskuzabaltasunez. 


Europar Batasuneko hainbat herrialdetako txanponen isurtzeak aberastasunaren iraina erakusten du, diruarekin lotu ohi dugun zoriontasun-promesarik ez. 


Ikusi daiteke arte kontzeptualean oinarritzen dela; izan ere, obra honek zer esan nahi duen bakoitzak modu batera edo bestera hartu dezake. Hau da, bakoitzak emango dion esanahia da garrantzitsuena eta ez ikusten dena. Arte minimalismoari dagokionez, bere obran objetu sinpleak erabiltzen ditu, kasu honetan bere argazki bat eta txanponak soilik.





    GURE OBRAK:

Ainitzek egindako obra

Inspirazioa

Anek egindako obra

Inspirazioa

BIBLIOGRAFIA