Zer da STEAM?

Zer da STEAM? 

STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak.

A=Artea eta Disenua

Eraldaketa honen liderra lehen mementoan Rhode Island School of Design izan zen; ingelesezko STEM siglei Artea eta Disenuaren A gehitzea esan nahi du.

Sormena

STEAMek ikuspegi sortzaile eta artistikoa eman nahi diote STEM hezkuntzari, honela zientzia- eta teknologia-edukiak ikastea pentsaera dibergentea garatzearekin eta ikasleen sormena areagotzearekin osatuz.

Berrikuntza

Trebetasun artistiko eta sortzaileak STEM hezkuntzarekin batzen direnean, berrikuntza eta diseinua, jakin-minaren eta irudimenaren garapena, arazo bakar bati askotariko irtenbideak bilatzea… jartzen dira balioan.

Hezkuntza-esperientzia transbertsalak

STEAM esparrua hezkuntza-esperientzia transbertsalagoak eraikitzeko abiapuntu gisa ere erabil daiteke, benetako arazoen konplexutasuna hobeto integratzeko.

Gaiak elkartu

Ikasleen beste gustu eta interes batzuk hobeto integratzea ahalbidetzen du. Aplikazioen eremua zabaltzen du eta diziplinen arteko hesiak erortzen dira. Adibidez, matematikak eta bideojokoak; kazetaritza eta datuen analisia edo estatistika; fabrikazioa eta diseinua; eta abar.


Honakoa lortzen duen hezkuntza da:

Zer helburu du STEAM hezkuntza estrategiak?

STEAM Zergatik da garrantzitsua?


STEAM Konpetentziak


STEAM Baloreak 


STEAM ⇒ Nola?

Trebetasunak

Eta KOLDO MITXELENA ikastetxean zer?

Badaramagu ikasturte batzuk ikasgai bakoitzaren barnean metodokologia aktiboekin jarduten: proiektuak, erronkak, arazo duten egoerak, simulazioak ... Dinamika didaktiko horrek, ezinbestean, ikasgaien arteko elkarlanera bultzatu gaitu; disziplina arteko proiektuak diseinatzera eta aurrera eramatera. 

Egoera didaktiko integral horietan, STEAM irakasgaietako kurrikulumetan ditugun konpetentziak lantzen saiatzen gara, aldi berean, testuinguru praktikoan eta metodologia aktiboak (adibidez, arazoak ebazteko metodologiak) erabiliz. 

STEAM proiektu interdisziplinar hauek ikaslea dute protagonista nagusi, eta didaktika aktibo bat propsatzen dutenez, bete betean egiten dute bat ikastetxeak zehaztuta dituen "Ildo Metodologiko"ekin.