2017-2019

AURREZAGUTZAK LANTZEN (Arduino eta C++)

Cansat proiektua handia eta zaila da. Baliabide ugari behar ditu bere inguruan bai pertsonalak eta baita materialak ere. Cansat proiektura sartzean, eta hasierako urtean batez ere, argi izan behar da zein den helburua. Helburua, bukatutako satelite baten froga egitea eta lehiketan parte hartzea izan ahal da edo soilik, sateliteak etorkizunean eramango dituen zenbait atalen froga egitea, adibidez, parachutearen frogak egitea soilik. Honela, lortzea nahi den helburua, aurrejakintzen araberakoa izan beharko da, baliabideen antolaketa logiko eta bideragarri bat egiteko. Cansat lehiaketan lehiatzera sartzeko, komenigarria da, bai eraikuntzan, eta baita programazioan, aurretiko esperientziak izatea irakaslegoaren aldetik. Gure kasuan, Arduino hardware eta C++ lengoaiarekin proiektu txikiak egiten aritu ginen Cansat proiektura sartu aurretik, hau da prestakuntza gisa, aurrezagutzak lantzeko. Arduino ProiektuTXIKIAK 

3x3x3 kuboa

Proiektu honetan 3x3x3-ko led kubo batekin argi simulazioak egiten dira. Beharrezko materiala: 27 led, 9 erresistentzia 220 Ω, 3 erresitentzia 1 KΩ, 3 transistore NPN 2n3904 edo 2n2222.

Pin gutxirekin led asko kontrolatzeko garapenak ikus (Multiplexing, Charlieplexing)

4x4x4 kuboa.mp4
3x3x3 kuboa.mp4

7 segmentuko displaya+74HC595 shift register

7 segmentuko display batek, 8 pin digital behar ditu funtzionatu dezan. Hala ere, bada modu bat pin gutxiagorekin 7 segmentuko display baten proiektua aurrera eramateko. Kasu honetan shift register bat erabiltzen da, eta honela, arduino uno plakaren 3 pin digital erabiliz kontrolatu daiteke 7 segmentuko displaya. Sistema honek, 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, b, C, d, E, eta F zenbaki/letrak aurkezten ditu. 

7 segmentuko displaya+74HC595 shift register.mp4

Ibilgailu eta oinezkoen semaforoa+buzzer

Proiektu honetan, semaforo sistema baten kontrola erakusten da. Sisteman bi samaforo daude. 3 argi dauzkana ibilgailuentzako da, eta 2 argi dauzkana ibiltarientzat. Sistemak, sakagailu bat dauka ibiltarientzat, eta hau sakatzean, argi joko sekuentzia martxan jartzen da. Sistemak, buzzer bat ere badauka, eta sekuntziaren amaieran soinuak egiten ditu (itsuentzat). 

Ibilgailu eta oinezkoen semaforoa+buzzer (motzagoa).mp4

Zorionak zuri kanta+rgb led+display 7 segmentu

Sistema honetan, "Zorionak zuri" kanta entzun daiteke. Sekuentzia, sakagailu bat sakatzean hasten da. Lehenik, atzerako kontaketa eta serien dauden RBG bi led argi jokoekin hasiko da. Argi joko honetan, gorria, urdina, eta berdea soilik ikusiko dira. Atzerako kontaketa amaitzean, "Zorionak zuri" kaanta hasiko da, RANDOM argi jokoarekin, hau da, bi RGB led argiek, edozein kolore hartu dezakete. 

Zorionak zuri kanta+rgb led+display 7 segmentu (motzagoa).mp4

Soinu sentsorearekin argien kontrola

Proiektu honetan, soinu sentsore bat erabiltzen da led bat piztu eta itzaltzeko. Leda piztu edo itzaltzen denean, buzzerak soinu bat egiten du.



Soinu sentsorearekin argien kontrola.mp4

Mugikorrarekin bluetooth bitartez kontrolatzen den autoa

Programan, bluetooth moduluak mugikorrekit jasotzen dituen aginduen arabera, autoaren kontrola egiten da. 

Erabiltzen den motorren driverra L298N dual H da. Bi motorrentzat banakako kontrola egiteko driverra. Hala ere, motorrak binaka satu dira drivean. Horregatik egiten du biraketa egiten duen bezala, hau da 4x4-ko driver batez kontrolatua izango balitz bezala. Beste era batera esanda, motor guztiek dute trakzioa.

Autoa_Bluetooth_Mugikorra.mp4