Zer da? 

CanSat Europako Espazio Agentziaren ekimena da, eta Europa osoko ikasleei erronka egiten die freskagarri lata baten tamainako satelite txiki bat eraiki eta martxan jartzeko. Ikasleentzako erronka da satelite batean dauden azpisistema nagusi guztiak egokitzea, hala nola energia, sentsoreak eta komunikazio-sistema bat, freskagarri lata baten bolumenean eta forman. Ondoren, CanSat suziri batek kilometro bateko altueraraino igo eta jaurtitzen du. Beheranzko erorketa askea gertatzean, sateliteak jauzgailua zabalduko du erorketa abiadura gutxitzeko eta sentsoreek hartutako datuak bidaliko ditu radio frekuentzia komunikazioaren bitartez lurrazalean kokatuta egongo den "lur estaziora", hau da, ikasleen kontrolatuko duten portatilera ain zuzen. Esperimentu zientifiko bat eta/edo erakustaldi teknologiko bat egitea, lurreratze seguru bat lortzea eta bildutako datuak aztertzea da helburua.

STEAM KMSAT proiektua asmo handiko proiektua da, ikastetxeetarako izugarri garrantzitsua eta etorkizunean bereizgarri egingo duena.

Proiektu honetan partaidetza oso zabala izango da. Hala nola, ikastetxeko zenbait mintegik parte hartuko dute, teknologia, marrazketa-diseinua, informazio eta komunikazio teknologia eta fisika-kimika, besteak beste. Kanpoko enpresekin ere koordinaketa eta elkarlanak egingo dira, AVS Elgoibarko enpresarekin hain zuzen.

Aipatu, eTwinning bitartez beste ikastetxe batzuekin, bertakoekin nahiz atzerrikoekin, esperientziak partekatzeko asmoa ere badagoela. Horretarako ingelesa ezinbestekoa da, eta noski, atzerriko hizkuntza mintegiko irakasle bat ere STEAM-KMSAT taldeko partaide izango da.


Informazio gehiagorako: Cansat - Esero.es