2019-2020

1 ZATIA CANSAT. PROIEKTUA HASI AURRETIK EGIN BEHARREKO PRESTAKUNTZAK. IRAILERAKO IRAKASLEEK FUNTZIONATZEN DUEN PROTOTIPOA ERAIKITA IZAN BEHAR DUTE. BAITA, NOLA EZ, IRAILETIK AURRERA IKASGELAN ERABILIKO DITUZTEN JARDUERAK ETA UNITATE DADAKTIKOAK. IRAKASLEEK CANSAT AURREPROIEKTUA ETA PROIEKTUAREN TXOSTENA EGINDA IZAN BEHAR DUTE.

Aurreproiektua eta proiektua

Komenigarria da STEAM-CANSAT talde bat eratzea diziplinartekotasuna bermatuz. Komenigarria baita, maiztasunez bilerak egitea proiektuaren nondik norakoa argi izateko, baita egin behar diren hurrengo pausuak finkatzeko. Bilera hauek baliagarriak dira lan kargak proiektuaren momentu zehatz batean oso gorabeheratsuak izan daitezkelako, adibidez, karga gehiegi teknologian, karga gehiegi informazio eta komunikazio iraskalean...

STEAM-CANSAT Taldeak (irakasle taldea) aurreproiektu edo proiektua egin baher du. Txosten honetan, proiektuaren helburuak, partaideak, funtzioak, eginkizunak, denboralizazioa, antolakuntza, konpetentzietan ebaluazioa eta beste zenbait kontzeptu adierazi behar dira. Berau izango bait da proiektuaren gidaritza eta asebetetze maila zenbatekoa izan den adieraziko diguna proiektu amaieran. Noski, proiektu amaieran (ikasturtea amaitzean), idatzitakoa eta egindakoaren kritika eraikitzaileak egin beharko dira. Guzti hau, etengabeko hobekuntza sistemaren oinarri izanik, ezinbestekoak dira garatzea.

Proiektuko atal garrantzitsu batzuk aipatuko bagenitu, honako hauek liratezke:

Proiektuaren egituraketa. Funtzioak eta koordinaketa erlazioak

Argi dago CANSAT proiektuaren ardatz edo bizkarrezurra Teknologia eta Informazio eta Komunikazio ikasgaiak direla, ikasgai hauek bait dira garapen handienak egin behar dituztenak proiektuan zehar. Beste ikasgaiak, hau da, Ingelera, Fisika-Kimika, Marrazketa, Ekonomia, Plastika...eta Steam proiektu honetan parte hartzea komenigarria iruditzen zaizkizuen ikasgaiak, bizkarrezur honen saihetzak direla esan dezakegu.

Irakasleen lan karga aldetik egin ahal da kalkulu orokor bat: (Teknologia %65, Informazio eta komunikazio Teknologia %15, Ingelera %5, Marrazkera %5, Fisika kimika %5, Besteak %5).

Antolakuntzari dagokionez, gure kasuan Teknologiako ikasgaiko saioak dira oinarri. Hau da, satelitea teknologiako ikasgaian eraikitzen da. Programazioa aldiz, Teknologia eta Informazio eta Komunikazio ikasgaietan. Azken ikasgai honetan, webgunean materiala sartzea ere eskatzen zaie. Marrazketan, Tinkercad softwarearen aurrezagutza eragiketak egiten dira, gerora, teknologiako ikasgaian satelitearen diseinua egin dezaten ikasleek. Fisika eta Kimika ikasgaian, satelitearen inguruko kalkuluak egiten dira, eta azkenik, Ingeleran, ikasleek egin beharreko txostenaren zenbait garapen egiten dira. Ekonomia ikasgaian, satelitearen aurrekontua egin beharko lukete, baina antolakuntza arazoengatik, Teknologia ikasgaian egingo dute. Gerora, Plastika ikasgaia taldean barneratzeko asmoa egon ahal da, sateliteen kanpo diseinuaren kudeaketa eraginkor bat lortzeko.

Cansat baldintzak eta egutegia beti kontutan izan

2020-2021 ikasturterako lehiaketa baldintzak hauek dira:

Berariazko baldintzak:

http://esero.es/cansat/requisitos-especificos-para-la-competicion-cansat-2020-2021-debido-al-covid-19/

Baldintza orokorrak:

http://esero.es/cansat/requisitos/

Ebaluazio irizpideak:

http://esero.es/cansat/criterios-de-evaluacion-y-puntuacion/


Hasierako prototipoa

Teknologia eta Informazio eta Komunikazio irakasleen arteko elkarlan gogor baten emaitza da hau: Prototipoa

3 sentsorek (BME 280, HMC5883L, MPU6050) I2C BUSaren bitartez Arduino UNO Strong plaka bati loturik, ordenagailuan erakusten dituzte euren balioak.

BME280_MPU6050_HMC5883L.mp4

Gertatutako unitate didaktikoetako bat aurkezten da hemen

01_BME 280_Serial_monitor
01_BME280_Serial_monitor.mp4

Nola ebaluatu konpetentzietan?

Konpetentzietan ikasleak ebaluatzeko zenbait kalkulu orriren garapenak egiten ari gara, ebaluaketa automatizatu bat bideratzeko asmotan. Hau da, azkarra eta eraginkorra. Honako taula honek, azalpen tekniko baten ebaluazioa konpetentzietan aurkezten du.