KMSAT_Helburuak
STEAM-KMSAT proiektu honen helburuak anitzak dira. Helburu orokor eta azpi helburuetan laburbildu ditzakegu:
Helburu orokorrak:
Bokazio eta helburu profesionalak inspiratzea STEAM esparruan, arreta berezia jarriz neska ikasleengan, etorkizuneko erronken aurrean prestakuntza egokia jaso dezaten.
Ikastetxea gizartera zabaltzea, hau da, ikasleak-irakasleak, familien partaidetzarekin, kanpoko erakunden laguntza eta lankidetzaren bitartez proiektu erakargarriak garatzea.
Nazioarteko lehiketetan parte hartzea. Ikasi lehiatuz, bizitza esperientzia ahaztezinak sortuz.
Ikastetxearen “Know-How”a handitu. Irakasle konpetenteek ikasle konpetenteak sortzen baitituzte.
STEAM metodologien kudeaketa eraginkorretan esperientziak sendotu
Azpi helburuak:
Ikasleei irakasgaien kontzeptu eta teorien aplikazioak eta barauen elkarlanak proiektu erakargarriak sortzeko balio dutela erakutsi
Etorkizuneko ikasleei zientzia eta teknologiarekiko jakinmina eta interesa sustatzea, gero eta ikasle gehiago izan ditzagun zientziako adarretan (hala eskatzen baitu gizarteak)
Talde kooperatiboetan, elkarlanean eraginkorrak izaten erakustea.
URTEZ URTE
2017-2019 Hastapenak (Arduino eta C++)
2019-2020 Cansat prestakuntzak
2020-2021 Cansat proiektuaren hasiera