Living on Mars

2022/23 ikasturtean garatutako proiektua Marte planetako habitatak diseinatzean datza, planetaren kolonizazioari begira. Aurretik, aurreko bi ikasturteetan, STEAM proiektu banatan helburutzat hartu ziren, alde batetik, planeta horretarako etxebizitzak diseinatzea, eta, bestetik, kohetearena, iritsi ahal izateko.

Aukeratutako gaiak faktore fisiko, geologiko, biologiko, teknologiko eta mediko ugari aztertzea eskatzen du, eta, beraz, diziplina anitzek hartu dute parte  STEAM ildoa jarraituz.

Lan horrek guztiak, gerora, zentro mailan espazioari eskainitako asteak antolatzeko balio izan du.

Proiektu honetan aktiboki gure erkidegotik kanpoko ikastetxeek (Nafarroa eta Portugal) parte hartu dute. Ikastetxe hauekin komunikazioa eta material digitalek trukatzea  Europa mailako eTwinning plataformen bidez izan da. Estatuaz kanpoko ikastetxeekin komunikatzeko ingelesa erabili da, eta, beraz, hizkuntzen eremuak oso parte-hartze aktiboa izan du proiektuan.