hasIERA (FIKI)


Dena hasi zen 2019-20ko ikasturtean Fisika eta kimikako mintegira ESEROk prestatutako "Materialen propietate fisiko-kimikoak aztertzeko kit-a" eta bere gida  iritsi zirenean. Klaseko jarduera batzuk egin ziren eta ikasleen interesa argi gelditu zen. 2020-21an mintegiak erabaki zuen eTwinning proiektu batean parte hartzea eta KMko eTwinning enbajadorearen bidez, Iruñako Iturrama BHI-ko fisika eta kimikako irakasle batekin harremanetan jarri ginen. Hortik aurrera proiektu bat aurrera eramateko ideiak proposatu ziren eta horien artean aipatutako kit-en erabiltzea bat izan zen. 

Jarraian irakasleen formazioa etorri zen eta ESERO STEM en 60′ formazio formatuan arduradunekin harremanetan jarri ginen, gure ideia beraiei azalduz. 

ESEROko arduradunarekin harremanetan jarri ginen eta laster "Kit de materiales para naves espaciales" iritsi zen.

Ikasleek 8 material aztertuko dituzte; besteak beste, metalak eta Ez metalak. Horietako bakoitza 2cmx2cmx2cmko kubo bat izango da.

Zura, harria, aluminioa, kobrea, poliestirenoa, plastikoa eta letoizko eta altzairuzko aleazioak.



Ikasleek material horietako bakoitzak nola jokatzen duen ikertu ahal izango dute. Ondoren, modu arrazoituan proposatuko dute material horietako zein den egokiena Marten etxe bateko atal bakoitzerako eraikitzeko.

Esperimentuen barruan sartzen dira masaren neurketa eta material bakoitzaren erakarpen magnetikoaren egiaztapena, inpaktuarekiko erresistentzia eta eroankortasun elektrikoa eta termikoa.


Jarduera praktiko hau hasi aurretik, ikasleei azaldu genien jardueraren helburua. Beraiei bideoa ere erakutsi  bideoa, haren misioarekin.

kit-video

Jarraian, LET'S GO TO MARS proiektuaren asmoa ere, azaldu genien aurkezpena erakusten: