Hasiera

Dena hasi zen 2019-20ko ikasturtean Fisika eta kimikako mintegira ESEROk prestatutako "Materialen propietate fisiko-kimikoak aztertzeko kit-a" eta bere gida iritsi zirenean. 2020-21an mintegiak erabaki zuen eTwinning proiektu batean parte hartzea eta KMko eTwinning enbajadorearen bidez, Iruñako Iturrama BHI-ko fisika eta kimikako irakasle batekin harremanetan jarri ginen. Aurten ere, 2021-22an, Iruñako Iturrama BHI eta Italiako "Melito di Napoli" Liceo-rekin batera, aurreko urtean egindako lanari, jarraipena ematea erabaki genuen eta "Let's Rocket to Mars" proiektua aurrera eraman dugu.

Aurten ere, "Kit de materiales para naves espaciales" iritsi zen eta lanari ekin genion.

Ikasleek 8 material aztertuko dituzte; besteak beste, metalak eta Ez metalak. Horietako bakoitza 2cmx2cmx2cmko kubo bat izango da.

Zura, harria, aluminioa, kobrea, poliestirenoa, plastikoa eta letoizko eta altzairuzko aleazioak.


Ikasleek material horietako bakoitzak nola jokatzen duen ikertu ahal dute. Ondoren, modu arrazoituan proposatuko dute material horietako zein den egokiena planeta horretara bidaiatuko duen suziria diseinatzeko. Esperimentuen barruan sartzen dira masaren neurketa eta material bakoitzaren erakarpen magnetikoaren egiaztapena, inpaktuarekiko erresistentzia eta eroankortasun elektrikoa eta termikoa.


Jarduera praktiko hau hasi aurretik, ikasleei azaldu genien jardueraren helburua. Beraiei bideoa ere erakutsi  bideoa, haren misioarekin.