KMSAT_Metodologia

Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza (IOI). Inquiry Based Learning (IBL)

Ikasteko eta irakasteko metodo honek ikasleen ideiak, galderak eta analisiak lehenetsi egiten ditu.


Proiektuetan oinarritutako Ikaskuntza (POI). Project Based Learning (PBL) 

Batetik, ikastetxeak badu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan esperientzia zabala eta mintegien arteko proiektuak antolatu ditu, adibidez, Berdintasun proiektua, Espazio Astea, Kutxa Magikoa...

Bestetik, nazioarteko saretzean murgilduta dabil. Gure ikastetxeak eTwinning sarean parte hartzen du jada eta enbaxadore bat du bertan. 

eTwinning: Europako ikastetxeekin elkarlanean aritzen da. eTwinning Europako irakasle-komunitaterik handiena da eta Erasmus+ programaren atal hau Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programaren barruan kokatzen da. eTwinning-ek irakasle-ikasleen arteko harremanak erraztea ahalbidetzen du eta lanerako saretzea. Lankidetza eta elkarreragina oinarri direlarik, STEAM taldean eta nazioarteko proiektu batean parte hartuko dugu herrialde desberdinetan CanSat proiektua nola garatzen duten ikasteko eta proiektuaren hedapena egiteko. 



Helburuak

Metodologia


URTEZ URTE

2017-2019 Hastapenak (Arduino eta C++)

2019-2020 Cansat prestakuntzak

2020-2021 Cansat proiektuaren hasiera