STEAM_sare

STEAMsare programa Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiaren baitan garatzen da; zientzia eta teknologiaren irakaskuntza motibatzaileago eta praktikoago baten aldeko apustua egiten du. Ikastetxeek eta enpresa zein eragileek bokazio zientifiko eta teknologikoak piztera bideraturiko ekintzak burutuko dituzte urtean zehar.

Abian da STEAMsare programa, Euskadin eskola, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat sortzeko helburuarekin, STEAM hezkuntza bultzatuko duen programa (Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzen ingelesezko akronimoa). Berrogeita hamar bat ikastetxe eta eragile sozioekonomikok bat egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortutako programarekin.