Zer da eTwinning

eTwinning: Europako ikastetxeekin elkarlanean.

eTwinning Europako irakasle-komunitaterik handiena da. Erasmus+ programaren atal hau Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programaren barruan kokatzen da, hain zuzen ere. eTwinning-ek irakasle-ikasleen arteko harremanak erraztea ahalbidetzen du. Unibertsitate aurretiko hezkuntza etapa guztietako irakasgai eta arloetako irakasleek har dezakete parte, edozein hizkuntzatan.

Lankidetza eta elkarreragina oinarri direla, 2019-2020 ikasturtean Koldo Mitxelena ikastetxeko batxilergoko ikasleak Demo Party eTwinning proiektuan lanean hasi ziren Polonia, Belgika, Italia, Austria, Turkia, Hungaria, Herbehereak, Kroazia eta Portugaleko kideekin. Ingelesari dagozkion hizkuntza‐komunikaziorako konpetentzia, eta teknologia digital eta mediatikoa erabiltzeko konpetentzia (ahoz nahi idatziz komunikatzen jakitea) lantzeaz gain, zeharkako konpetentziak ere landuko dituzte, eta egoera-problemei eta erronkei erantzunak emango dizkiete. Ikasleek sortzen dituzten produktuek benetako ikusle, entzule eta irakurleak izango dituzte. Bestalde, antolatutako bideokonferentzien bidez, zuzeneko konexioak egingo dituzte eta ingelesez komunikatzeko gaitasuna modu errealean landuko dute.

Zientzia mintegiko kideak ere eTwinning proiektu batean lanean ari dira Nafarroako Iturrama BHI eta Italiako IIS A. Volta ikastetxearekin: Science-Twinfriends.

Maiatzean hasitako formazioan ingeleseko irakasleek parte hartu bazuten ere, ikasturte honetan beste mintegietara heltzea espero dugu. Horretarako, urrian eTwinning enbaxadoreek prestatuko saiora KMko irakasle batzuk bertaratu ziren. Mintegien arteko elkarlana proiektu hauekin aberastea espero dugu, arlo desberdinetako irakasleak proiektu berean aritzea lortu nahi dugu-eta.

Hemen Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak jardunaldiari buruz @Irekian argitaratutako artikulua 

eTwinning-i buruzko esteka lagungarriak.

Europako Programen webgunea (Eusko Jaurlaritza) Jardunaldien aurkezpenak ikusgai daude.


Iturria: @ataria
Iturria: @ataria