#SID2021

Safer Internet Day 


Internet Seguruaren Eguna

Otsailaren 9an hasita, Internet Seguruaren Eguna ospatu genuen: "Internet hobea zurekin hasten da: konektatuagoak, seguruagoak" lelopean. Batetik, egileen eskubideak nola errespetatu ikusi genuen. Proiektuan zehar hainbatetan partekatu ditugun baliabide askeak nola erabili errepasatu genuen eta Creative Commons lizentziekin lizentzia-emaileak bere lanaren aitortza jasoko duela. Bestetik, Fake News edo albiste faltsuei buruz aritu ginen. "Breakout" formatua erabiliz, ikasleen proiektuko pasaportean zigilu eta entseina berriak gehitu zituzten. Albiste faltsuak bolo-bolo ibili ohi dira. Nork eta zein helbururekin sortzen ditu? Nola egin ahal zaie aurre? Fake News-i aurre egiteko, albiste faltsuen detektagailuak sortzen gabiltza.

Egileari aitortza zor diogu. Aurkezpen honetan bi joko aurkituko dituzu Copyright-a eta egileen eskubideei buruz gehiago jakin dezazun. 

1. Batxiko ikasleek laburpen hau partekatu nahi dute zuekin. Jokoetatik ateratako ondorioak hauexek dira.

Fake News 

Albiste faltsuak bolo-bolo ibili ohi dira. Nork eta zein helbururekin sortzen ditu? Nola egin ahal zaie aurre? 

Ezin duzu ikusi ezer goian? Autentifikatu berriro