Zaramagako graffitiei eta Gasteizko muralei bere tartea eskaini genien: Hormek diote...
Ebaluazioaren arabera, ikasleei gehien gustatu zaien atala izan zen ART DEMO. Europako muralak eta graffitiei buruzko iritziak foroan partekatu genituen, eta artelanak museoetan ikusgai jarri. Partekatutako iruditegia Gabonetako egutegia osatzeko erabili genuen, eta barruan dugun artista sena atera genuen maisulanak birsortzen. Gabonetan postalak bidali eta jaso ondoren, oporrak hartu genituen.