Koldo Mitxelenan badakigu gauza handiak keinu txikiekin hasten direla. Iazko ikasturtean, GrAinY TrAInY eTwinning proiektuan, gure ikasleek haziak landatu zituzten lorontzietan. Keinu poetiko eta soil hori izan zen Europako 10 herrialdetako ikastetxeekin batera egin genuen bidaiaren hasiera. Lorontzi haiek gure nortasun digitalaren ispilu bilakatu ziren: herritartasun digitala ez dela inprobisatzen ikasi genuen, egunez egun lantzen dela, errespetuz, segurtasunez eta sareko netiketa zainduz.
Gure haziak hazi eta bidea adarkatu egin zen. Nazioarteko talde mistoetan banatuta, ikasleek hizkuntzen aniztasuna ospatu eta pentsamendu konputazionala landu zuten. Halere, proiektuaren unerik nagusiena sustraien errotzea izan zen: "Ask Your Granny" jardueran, inguruko pertsona helduei elkarrizketak egin genizkien gai desberdinei buruz: musika, kultura, kirola, genero-berdintasuna edo etorkizuneko lanbideak, besteak beste. Generazio desberdinen arteko konexioak bide eman zion konpromiso sozial erreal bati.
Ikasleak euren komunitatearen babesle bihurtu ziren: sareko iruzur eta scamsetatik babesten ikasi zuten eta, ondoren, adineko pertsonak online babesteko gida kolaboratiboak sortu zituzten. Azkenik, "Stories That Move" atalean, diskriminazioaren aurka ahotsa altxatu zuten podcast eta aldizkari-azalen bidez, jarrera kritiko eta enpatikoa erakutsiz.
Lan eta ilusio honek fruituak eman ditu: Estatuko eTwinning saria! Aitortza hau Idoiak jaso du, baina ez da pertsona bakarrarena; pantailaren bestaldean mugak hautsi dituzten ikasleena da, euren istorioak oparitu dizkiguten nagusiena, Sheilarena, eta, nola ez, Europan bidelagun izan ditugun irakasleena. Baita Poloniako sari nazionala jaso berri duen Kasia proiektuaren fundatzailekidearena ere.
Esker bereziak eman genizkion Bruselara joan aurretik Segovian ospatutako sari banaketan KMko zuzendaritzari eta IKT batzordeari, ostiraletako bileretan eTwinning lana balioetsi eta gure egunerokoari bultzada emateagatik.
Gure lorontzietako lehen hazi haiek pertsona kritikoagoak, konprometituagoak eta solidarioagoak dira. Jarrai dezagun, elkarrekin, etorkizuna ereiten!
En Koldo Mitxelena sabemos que los grandes cambios empiezan con pequeños gestos. El curso pasado, el proyecto eTwinning GrAInY TrAInY arrancó de forma casi poética: sembrando semillas en macetas. Aquello fue el inicio de un viaje junto a centros de 10 países europeos donde el alumnado entendió que la ciudadanía digital no se improvisa, sino que se cultiva día a día con cuidado, respeto, privacidad y netiqueta.
Esas primeras semillas pronto echaron raíces. Trabajando en equipos internacionales mixtos, los estudiantes exploraron el pensamiento computacional y la diversidad lingüística, pero el momento cumbre llegó con la actividad "Ask Your Granny". El alumnado entrevistó a personas adultas sobre temas clave para la identidad europea, como la cultura, el deporte, los oficios del futuro o la igualdad de género, creando una conexión intergeneracional.
Ese aprendizaje se transformó en un compromiso social real. El alumnado se convirtió en protector de su comunidad frente a los peligros de la red: aprendieron a detectar timos y scams, y diseñaron guías colaborativas para ayudar a las personas mayores a navegar seguras. Como broche final, el proyecto cerró alzando la voz contra la discriminación a través de podcasts y portadas de revistas en "Stories That Move", demostrando empatía y espíritu crítico admirables.
Toda esta ilusión ha dado sus frutos: ¡el Premio Estatal eTwinning 2026! Aunque Idoia fue la encargada de recoger el galardón en la ceremonia celebrada en Segovia, este reconocimiento pertenece a cada alumno y alumna que rompió barreras desde su pantalla, a las familias que nos regalaron sus historias, a Sheila, y a las compañeras docentes europeas. Entre ellas, a nuestra socia cofundadora Kasia, galardonada también con el premio nacional en Polonia junto a Gosia.
Queremos aprovechar estas líneas para reiterar el agradecimiento que transmitimos en Segovia, antes de disfrutar del premio en Bruselas, a la dirección de Koldo Mitxelena y a la comisión TIC (IKT batzordea), por valorar y dar alas al trabajo eTwinning en nuestras reuniones de los viernes.
Aquellas primeras semillas hoy son personas más críticas, comprometidas y solidarias. ¡Sigamos sembrando futuro juntos!
CAko ikasleek Italia eta Portugaleko ikastetxeekin garatutako proiektua
Portugaleko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak (DGE) eta eTwinning Laguntzarako Erakunde Nazionalak SciHistoQuest: Voices of Change proiektuari aipamen berezia eman diote Erasmus 2025 Sariaren kategorian.
Proiektua Cecinako IC Cassola eta IC Guerrazzi ikastetxe italiarrekin eta Portugaleko Anselmo de Andrade ikastetxearekin lankidetzan garatu genuen Koldo Mitxelenan. SciHistoQuest-ekin, ikasleak emakumeek zientzian egindako ekarpena aztertzera animatzen dira, askotan gutxietsia izan baita edo balioa galdu baitu. Horrela, historian zehar emakumeek ahotsak aldatzeko izan duten funtsezko papera agerian uzten da. Proiektuak Zita Martins astrobiologoaren lankidetza baliotsua ere badu, zientzialari gisa duen esperientzia partekatu du, eta Zientzia inklusiboa dela eta guztiona dela azpimarratu du.
La Dirección General de Educación (DGE) y la Organización Nacional de Apoyo a eTwinning de Portugal otorgaron al proyecto SciHistoQuest: Voces del Cambio una Mención Honorífica en la categoría del Premio Erasmus 2025.
El proyecto se desarrolló en colaboración con los colegios italianos IC Cassola e IC Guerrazzi de Cecina, Anselmo de Andrade de Portugal y Koldo Mitxelena BHI de Gasteiz. Con SciHistoQuest, el alumnado se atrevió a explorar la contribución de las mujeres a la ciencia, a menudo devaluada u olvidada, evidenciando su papel fundamental como voces del cambio a lo largo de la historia. El proyecto contó con la inestimable colaboración de la astrobióloga Zita Martins, quien compartió su experiencia científica y enfatizó que la ciencia es inclusiva y pertenece a todos.
eTwinning enbaxadoreen "Building communities with skills for life" topaketa Krakovian
4. DBH
Aurten, 2025eko Interneten Nazioarteko Egunean, “Pertsonekin konprometitutako Interneteko belaunaldi berri baten alde” gaia lantzea eskatzen zuten. Hori dela eta, Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Trebakuntzaren Institutuak (INTEF), Interneteko Erabiltzaileen Elkartearekin (AUI) lankidetzan antolatutako lehiaketaren 7. edizioan parte hartu dugu eTwinning GrAInY TrAInY proiektuaren jarduera batekin. Modu didaktiko eta pedagogiko batean hezkuntza-esparruan Internet modu egokian eta arduratsuan erabiltzen duen hezkuntza-esperientzia aurkeztu dugu eta lehiaketa Idoia Zapirain irakasleak irabazi du.
Maiatzaren 28an KMko eTwinning taldearen ordezkaritza Donostiako Aquariumen izan zen Sheila Madrazo irakasle irabazleari babesa ematen.
Iazko Batxi1eko ingeleseko irakasleen proiektuak estatuko eTwinning Saria irabazi du. Sheila Madrazo irakasleak jasoko du saria maiatzaren 28an.
Proiektuaren helburua da funtsezko gaitasunak garatzeko aukerak sortzea eta ikaskuntza-prozesua beste ikuspegi batetik "outside the box" kutxa tematikoetan aurkeztea, BrAInY soluzioak bilatzeko.
Hau da proiektuari buruz epaileek esan dutena: https://etwinning.es/
Proiektuaren alderdirik azpimarragarriena haren ikuspegi berritzailea eta diziplinartekoa da. Helburu nagusia da ekologia edo musika bezalako gaiei buruzko ezagutza zabaltzea. Horretarako, jarduera motibatzaileak eta erronkak egiten dituzte. Ikasleen parte-hartzea eta autonomia oso nabarmenak dira, eta gida bat sortu dute beren lan autonomorako. eTwinning ikasgelan erabat integratuta dago, eta, aldi berean, funtsezko elementua da ikastetxeko plan digitalean.
Oso proiektu osatua da, eta, curriculum-mailan, ezin hobeto adierazi eta dokumentatu dira helburuak, edukiak, gaitasunak, ebaluazio-irizpideak eta proiektu osoan zeharreko hedapena, bai eta nazioarteko taldeekiko elkarrekintza, komunikazioa eta lankidetza ere. Pieza guztiak ezin hobeto egokitzen dira, emaitza bikainak dituzten azken produktuak sor daitezen. Irakasleek zein ikasleek aise lortu dituzte proposatutako helburuak, baita haien ikasketa- eta gogobetetze-maila ere, proiektu honek oso maila altua baitu.
Zorionak, Sheila eta Idoia, eta Batxiko ikasleak!
eTwinning School izateak zer esan nahi duen jakin nahi baduzu, SNA-eTwinning-en bideo hau ikus dezakezu:
eTwinning Ikastetxeak funtsezkoak dira eTwinning programaren arrakastarako, eta erreferentzia-puntu gisa jarduten dute gainerako eskolentzat, beren balioek eTwinning Ikastetxearen xedea betetzen dutela froga baitezakete. Europan 4485 ikastetxek lortu dute akreditazioa, Espainiako Estatuan 174 zigilu banatu dira eta EAEn 9.
eTwinning Ikastetxearen zigilua jaso duten ikastetxeak adibide onak dira ikastetxe osoak eTwinning-en onurak nola lor ditzakeen erakusteko. eTwinning-en balioak eta pedagogia modu aktiboan ezarri eta sustatzen dituzte, inguruko komunitatearentzat erreferentzia dira eta beste ikastetxe batzuentzako eredu dira.
Los centros educativos galardonados con el Sello de Centro eTwinning son buenos ejemplos de cómo todo el centro educativo puede obtener beneficios de eTwinning. Estos implementan y promueven de forma activa los valores y la pedagogía de eTwinning, constituyen un punto de referencia para su comunidad local y representan un modelo para otros centros educativos. En el Estado español han sido 174 centros los que han conseguido la certificación y 9 en la CAV. Koldo Mitxelena es uno de los 4485 centros europeos eTwinning Schools.