Science Twinfriends

HELBURUAK

  • Promote social skills, in students, collaboration and respect.

  • Promote the dissemination and social communication of science.

  • Energise the teaching of science, incorporating active and investigative methodologies in the classroom syllabus.

  • Contribute to the development of scientific vocation through an active and practical approach to science education.

  • Promote the innovative and entrepreneurial skills among students

  • Work on the acquisition and improvement of key skills:

  1. Linguistic competence in mother tongue and foreign language (work with texts)

  2. Mathematical competence (handling of the data resulting from the questionnaires, working in the scientific method)

  3. Digital competence (work with digital tools)

  4. Learn to learn (student are protagonist of their learning)

  5. Social and civic competence (activities on gender equality)

  6. Sense of initiative and entrepreneurial spirit (tasks to develop students' autonomy)

  7. Awareness and cultural expressions.

LABURPENA

Fisika-Kimika ikasgaian 2. DBHko ikasleek Nafarroako Iturrama eta Italiako IIS A. Volta ikastetxeekin lan egin dute eTwinning proiektuan. Ikasgaia beste modu batean lantzeko aukera izan dute nazioarteko proiektu honetan.

Hasieran, elkar ezagutzeko jarduerak burutu zituzten: avatarrak sortu, bideo-deiak egin, profilak trukatu eta logoa aukeratu. Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleen logoa izan zen irabazlea. Ondoren, nazioarteko taldeak egin zituzten gai desberdinen inguruan elkarlanean aritzeko. Metodo zientifikoa lantzeko gai hauek aukeratu zituzten: solubilitatea, materiak masa eta bolumena dauka, egoera aldaketak, elementuen dentsitatea eta kandela erretzea. Horretarako, ikastetxe batek teoria azaldu zuen, bigarren ikastetxeak metodo zientifikoa azaldu zuen eta hirugarren ikastetxeak gaiari lotutako esperimentua aurkitu zuen. Hortaz, gai bakoitzean Italia eta Nafarroako ikasleekin elkarlanean aritu ziren. Taldekako aurkezpenak amaitzean, infografien lehiaketa antolatu zuten eta Iturramako Mikelek irabazi zuen.

Erreakzio fisiko eta kimikoak lantzeko orduan, esperimentuen txanda heldu zen. Bideoak trukatu eta App inventor erabiliz aplikazioak sortu zituzten. Quizlet-ekin fitxak sortu zituzten eta Kahoot-ean jolasten aritu ziren Iruñeko eta Gasteizko ikasleak. Ordurako, Italiako ikastetxeak COVID19arekin arazoak zituen, baina lanean jarraitu zuten.

Fisikako unitatean abiadura lantzeko, kotxe bat sortu zuten konfinatuta zeudelarik, eta abiadura neurtu. Gasteiztarrak izan ziren lehiaketaren irabazleak. Zorionak, Laura! Materiala, irudimena, diseinua eta kotxeak hartzen duen abiadura neurtu zituzten garaipena lortzeko.

Ikasleek proiektua ebaluatu dute eta gustura ibili direla esan dute nahiz eta ingelesez egitea erronka handia izan den.