POP-UP CARDS

PLASTIKA-INGELESA ELKARLANA

Proiektuarekin hasi ginenean, plastikako ikasgaian Italiara bidaliko genituen bigarren postal sorta sortuko zutela erabaki genuen. Horrela, bi ikasgaien arteko lana proiektuan islatuko genuen eta plastikako lanek benetako publikoa izango zuten.

Gabonetako postalak bidali ondoren, plastikako irakaslearekin oso postal molongiak sortu genituen Italiara bidaltzeko. Gabonetako postaletan Gasteizko deskribapenak bidali genizkien eta, orain, Gasteizko tokirik ezagunenak irudien bidez bidali nahi izan genituen Italiara.

Zer gertatu zen? Postalen irudiak bidali behar izan genizkien. COVID-19aren ondorioz, postalak ikastetxean konfinatuta geratu ziren. Hurrengo ikasturtean bidaliko dizkiegu, alegia.

GABONETAN







PLASTIKAN



POP-UP: TUTORIALAK





Zorionak!

Hau izan zen gehien gustatu zitzaigun postala.