Ikasleen aurkezpenak egiteko, 1. Batxiko Nahia eta Joseba CD1eko klasera etorri ziren laguntzera.
Proiektuaren hasieran gure Italiako lagunak nongoak ziren ikasi genuen eta geografiako irakaslearekin Fucini-Roncalli mapan kokatu genuen ingeleseko klasean bideoa ikusi ondoren. Zer ikusten dute gelako leihotik?
Elkar ezagutzeko galderak trukatu genituen foroan.
CD1 taldeko aurkezpena partekatu ondoren, taldeko argazkiari zenbakiak jarri genizkion gure Italiako kideak proiektuaren foroan "Who is Who" asma zezaten.
Itxialdia heldu zenean, bat egin genuen Italiako irakasleak zeukan bigarren kidearekin.