Bidaiatzen dugunean, zer egiten dugu? Natura eta tokiak ezagutzea, museo bat bisitatzea, argazkiak ateratzea, gorantzien bildumak egitea… ba guzti hau birtual moduan ere egin dezakegu.
“Bidai birtuala” izenburu honenpean, kontzeptu desberdin batzuk ulertu daitezke. Baina, irakaskuntzari begira eta gure arloei begira, zer da bidai birtual bat egitea?
Bidai birtuala (BB) baten definizioa: interes berezia duen toki bateko web orrira egindako bisita da, aldez aurretik planifikatuta eta hezkuntza-helburu jakin batzuk lortzeko.
Bidaia birtual batek ez du bidaia fisiko baten ohiko esperientzia eskaintzen, baina abentailak ditu:
Ikasleek ingurunea libre esplora dezakete eta, gainera, beren erritmoan edukiarekin elkarreragin dezakete.
Bidaia birtualek ez zaituztela mugatzen bisita bakar batera, baizik eta nahi adina itzul zaitezkeela eta gero eta xehetasun handiagoz arakatu.
Normalean klaserako eskuragarri egongo ez liratekeen guneetara sartzeko aukera ematen du.
Ikasleek gai bat hobeto uler dezaten laguntzen du, lehen eskuko esperientzien bidez.
Ikasleak IKT teknologiaz trebatzen dira.
Motibatzaileak dira.
Bidaia birtualak ez dira soilik Interneteko guneetara egiten diren bisitak, baizik eta helburua ikastea da. BBa batean, espero da ikasleek esperientzia irabaztea eta hainbat datu eta informazioa itzultzea.
Bisita tradizional batean, ikasleek lan desberdinak egin ditzakete: bidai-egunerokoak, txostenak, argazkiak, bidai-gorantziak, gida turistikoak, berriemaile bezalako ahozko aurkezpena...BB batean gauza bera, baina digitalizatuta dagoenez, ekoizpeneei elementu multimediekin aberaztuta, hala nola, soinuak, aurkezpenak, infografiak, bideoak, Interneteko estekak eta abar.
Bidai-tokia erabakitzea zer bidai-mota egin nahi dugunarekin beti lotuta egon behar da. Funtsean hiru mota daude:
Informazioa bilatzeko bidaia (errazenak) : web-toki bat aukeratu ondoren, arakatzen da informazien bila, galderen bitartez. Jolas moduan antolatu nahi badugu, “Altzorraren bila”. forma eman ahal diogu.
Bidai gidatua: Bidai-ibilbidea behin planifikatuta, geldigune bakoitzean eginkizun zehatza dago. Normalean mapa batean irudikatzen da.
Ginkana: toki batetik bestera joateko (webguneak edo mapak) zeozer irtenbideratu edo asmatu behar.
NORA BIDAIATU?
Web-orri zientifikoak, informazioaren bila.
Museoak. Zientzietako museo ugarik bere webtoki birtualak eskaintzen dizkigu eta batzuk jarduera birtualak ere bai.
Parke naturalak edo natur-ingurune interesgarriak
Natur-ibilbidea, ibilbidearen geldiguneak zehaztatzen
Elementu biologikoak edo geologikoak aztertzeko tokiak edo ekosistemak
Etxeko materialak eta subtantzia kimikoak
Zientziaren historian, balore historikoak duten tokiak
Problema matematikoak planteatzeko toki-mapak: distantziak, neurriak, angeluak, eskalak edo proportzioak.
WEB-ORRI ZIENTIFIKOEN AZTERKETA
Adibidez, “Izar bitakoraren koadernoa” proiektuaren atal batean, eta historia astronomikoa ikasteko helburuarekin, Nazioarteko Espazio Estazioaren web-orrian bizitatzea proposatzen da. Ikasleek, web-orrian sartu ondoren, edukia aztertzen dute, hurrengo galdetegiaren bidez:
Zenbat denbora darama orbitan ISSak?
Zein astronauta daude une honetan bertan?
Lurreko zein eremutatik ari da pasatzen orain?
Zer esperimentu mota egiten dira ISSn?
Zer ordutegi-tartetan ikusten da ISS Bilbotik igarotzea gaur?
Esteka honetan, ISSren zuzeneko kamera bat ikus dezakegu.
MUSEO EDO NATUR-PARKE BIRTUAL BATEAN ZEHAR
Adibidez: Washington Natural Histoty museoa
Sartu museoko web-orrian eta jarraitu hurrengo instrukzioak. Eskatzen den guztiarekin txosten bat egin behar duzu.
Erdian zaude, elefante erraldoi baten ondoan. Eskumean, museoaren planoa daukazu. Bilatu ugaztunaren erakuste-gelan, Australiako marsupialak.
Eman buelta bat gelatik. Zenbat marsupial antzematen dituzu? Egin zerrenda bat
Espeziaren bat iraungi egin da?, zein?, bilatu Webean espezie honen datuak eta argazkiak.
Badago monotrena bat? , ze berezitasun daukate? Bilatu beren informazioa Interneten.
Zeintzuk dira marsupialen eta ugaztunaren arteko desberdintasunak?
Orain zoaz Iparamerikako gelara eta aurkitu otso bat (Canis lupus). Bilatu bideo bat Interneten.
Kontsultaezazu hurrengo web-orria: Eboluzio konbergentea. Irakurri lehendabiziko paragrafoa eta idatzi definizioa.
Ondoan dagoen irudiari begiratuz, zer marsupialaren antza du otsoak?, zergatik?
Bilatu “kobergenteak” diren beste Australiaren eta Amerikaren arteko animali batzuk.
......
IKAS-UNITATE BATEN MODUAN
“Lurraren bihotzeraino” ikas-sekuentzia bidai-mapa batean oinarrituta dago. Teoria ikasi eta gero, plaken tektonika errepasatzen da ginkana moduko mapa baten bitartez, non aztertzeko tokiak dauden (plaken muga desberdinak).
TXANGO BATEN IBILBIDE BIRTUALA
Proposamen honetan, ibilbide presentzialaren “kopia” digital egiten dugu. Sopelako hondartzara goaz, baina aztertzeko puntuak mapa batean kokatuz eta jarraibideekin: Sopelako hondartza
Puntu bakoitzean eginkizunak eskatzen dizkiegu ikasleei.
Etxetik ibiliz, bere geletan eta bazterretan, gauza ugari azter ditzakegu: etxeko geologia, materialak, produktu kimikoak, nahasketa homogeneoak eta heterogeneoak, plastikoak, pH desberdineko sustantziak, koloideak, erreakzio kimikoak, botikak…
Nola aprobetxatu guzti hau? Ikerketa gidatu bat egin ahal dugu, ohiko objektuen zerrenda ematen. Ikasleek objetu bakoitzearen “selfie” bat egin ahal dute, nork bere “Argazki rally”-a garatzen.
Ikasleen aurpegia atera ez dadin, aukera polita ematen digu “La Rubisco” irakasleak hurrengo Genially honetan. Pertsonen aurpegia abatar edo objektu batekin ordezkatzen da.
MATEMATIKA ESPAZIOTIK
Google Maps erabiltzen, erronka eta problema matematikoak planteatu ahal ditugu, adibidez:
Bidaiatu zure herrian zehar eta deskribitu aurkitzen dituzun forma geometriko nabarmenenak
Sailkatu aipatu dituzun poligonoak
Aukeratu poligono desberdin batzuk. Google Mapseko neurtzailea erabiliz, hartu beren neurriak, perimetroa eta azalera (Hektaretan ematen du). Egin eskema bat zure koadernoan eta konprobatu datuak.
Kalkulatu zure herriko eskala
Zenbat pertsona sartzen dira enparantzan? Batez beste, pertsona batek 20 dm2-ko espazioa hartzen du, hau da, 1 dm2 = 0,01 m2.
Zenbat kotxe aparkalekuan? Kalkulaezazu plazen azalera.
Kale nagusian manifestazio bat egongo balitz, zenbat pertsona sartuko zinateke?
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME-OMS) biztanle bakoitzeko gutxienez 10-15 m2 berdegune izatea gomendatzen du. Gutxi gorabeherako kalkulu bat egin dezakegu proportzio hori gure hirian betetzen ote den jakiteko?
Pertsona baten pauso bat metro batekoa bada gutxi gorabehera, zenbat pauso eman behar ditugu gure hiri osoa zeharkatzeko?
Kalkulatu ea zein den biderik labureena zure etxetik ikastetxera
Rafael Pérez: Google Maps y Geogebra, cálculo de longitude sy distancias.
MaTe+TICas: planeamos un viaje con Google Maps
Ikastetxe batzuen artean egindako europear proiektua: Sevillako ginkana matematikoa.