Bideotutoriealen erabilera gaur egun "Flipped classroom" metodologiarekin lotuta ikusten da. Hitz gutxitan Flipped classroom edo ikasgela iraultzea zera izango litzatekeen: etxean bideoen bitartez alderdi teoriko kontzeptualak lantzea eta ikasgelan, berriz, praktikan jartzea lankidetza dinamiken bitartez. Majina batek irakasle baditu dagoeneko bideo-sortak Youtube kanal desberdinetan denon eskura eskeiniak. Horietaz baliatu gaitezke hasteko edota gure sorta propioak giten hastera anima gaitezke. Gure esku dago.
Gaur egun aukera asko baldin badaude ere (Artikuloa) bideotutorialak egiteko gureustez gehien erabiltzen dena hezkuntza ingurunean Screencast-o-matic da. Dohako aukerarekin 15 minutu grabatu daitezke gehienez eta grabazioak geldiuneak egin daitezke 15´ horiek osatu arte.
Prozedura arruntena izan daiteke:
Azaldu behar duguna prestatu (web orrietara jo, power point-ak ireki, testu- dokmentoak zabaldu...)
Screencast-o-matic exekutatu, on-line ala bertsio lokala erebiliz, nahi den eran.
Grabatu azalpenak segidan alatarteka, hiru modalidade izango ditugu aukeran:
Bakarrik pantaila
Pantaila eta egilearen azalpenak lehiotxo batean (kamara beharko genuke)
Egilearen azalpenak bakarrik (kamara behar dugu, baita ere)
Bukatutakoan ea nola geratu den errepasatu eta, behar izanez gero, bergrabatu azkeneko zatia.
Gorde ordenadorean (MP4 da oraingo ohiko formatoa)
Youtubeko kanalera igo (publiko, oculto-gordea ala pribatua, aukeran)
Hemen saiatu gara pauso horiek adierazten:
Hona hemen gure inguruan bideotutorial-sortak osatzen badabiltzan zenbait irakasle:
Orain dela urte batzuk egindako bilduma: Bideotutorialak (147 denetara)
Zenbait irakasleren Youtube-kanalak: Agustin, Aritz, BDK learn, Eider, Esti, Gizamatematika, Ibon (FIKASI), Hasi Akademia, Itziar, Jakindun kanala, Jesus, Jorge (MATEMATIKA FLIPATUZ), Joseja, Jose Luis (EGIN MATEMATIKA), Lorena, Luis, Manuel, Marisa, Matematika 4DBH, Real Learning, UEU, Xabier.