Gure ebaluazio sistema erabiltzen dugun metodologiaren araberakoa izango da. Batak, ezinbestean, bestea baldintzatuko du eta alderantziz.
Online ikas-irakaskuntzaren ebaluazioaren helburuak kalifikazioa jartzetik harago joan behar du eta ikaslearen ikaste prozesua gidatu eta lagundu behar du, hau da, ezagutza eraiki eta helburuak betetzen ari dela ziurtatu behar du.
Zentzu honetan, ikasleek hasiera-hasieratik jakin behar dute zer, nola noiz eta zertarako ebaluatuko zaien. Online testuinguruetan ez daukagunez testuinguru presentzialetan izaten dugun gertutasuna eta berehalakotasuna, inoiz baino gehiago argi egon behar dira ebaluazioaren inguruko alderdi guztiak.
Gure ebaluazio sistema diseinatzean garrantzitsua da azpimarratzea online testuinguan ez ditugula ebaluazio irizpideak aldatu behar. Helburu eta Konpetentziekin erlazionaturiko eta Curriculumean definituriko Ebaluazio irizpide hauek testuinguru presentzialean definituriko berdinak izango dira. Zer egokitu beharko genuke orduan? Ebaluazio irizpide hauek neurtzeko lorpen adierazleak eta tresnak, erabiliko dugun metodologiarekin batera, azken hauek online testuingurura egokituz.
Online testuinguruetan atazak burutzeko beharrezkoa den denboralizazioa edota ikasleen ezaugarriak eta premiak kontuan harturik, beharrezkoa izan daiteke egokitzapenak egitea. Honetarako, Curriculumaren Funtsezko Alderdiak dokumentua erabil daiteke.
Gakoak:
Ebaluazio sumatiboa ahaztu gabe ebaluazio hezigarria lehenestea.
Ikasleei hasieratik bertatik ebaluazio irizpideak zeintzuk diren jakinaraztea; zer ebaluatuko den, nola, noiz eta zertarako.
Ebaluazio irizpideen lorpen maila zehazteko, tresna desberdinak erabiltzea: balorazio-eskalak, kontrol zerrendak…
Berdinen arteko ebaluazioa (koebaluazioa) eta autoebaluazioa sustatzea (beti ere, ikasleei ebaluazio-irizpideak/tresnak emanez).
Ebidentzien bidez ebaluatzea: atazak azterketekiko lehenestea eta edukiez gain gaitasunak edota trebetasunak erabiltzea
Ekoizpenekin batera, ebaluazio jarduera anitzak proposatzea.
Ebaluazio jarduerak modu sinkrono zein asinkronoetan gauzatzea.
Prozesu osoan zehar, feedbacka ematea; hainbat momentutan zuzenketak, laguntza zehatzak, elkarrizketa pertsonalak, etab. burutzea.
BALIABIDEAK
IRAKURGAIAK
PROFES MADE IN UK (Blog Zaharra) eta INVESTIGACIÓN DOCENTE (Web berria)
La evaluación y el feedback como parte de un modelo curricular basado en la progresión
Evaluación (etiketa)
WEBSITEa
Sheffield-eko unibertsitatea: Assessment and Feedback: The essentials
BIDEO BATZUK
MU:
2.1. EBALUAZIO PARADIGMAK
Ebaluazio Hezigarria
Ebaluazio hezigarria informala eta kalifikaziorik gabekoa izan daiteke edota kalifikatuko diren ebaluazio hezigarrirako jarduera formalagoak burutu daitezke. Modu batean zein bestean, ebaluazio hezigarriaren elementurik funtsezkoena honek ematen duen feedback esanguratsua da.
Ebaluazio hezigarria modu desberdinetan uler daiteke:
Ebaluazio sumatiborako praktika edo entrenamendu moduan uler daiteke. Honek ikasleak ebaluazio prozesua eta sistema ezagutzen lagunduko ditu, eta bertatik ikasleek azken ebaluaziorako erabili ahal izango duten feedbacka jasoko dute..
Ebaluazio hezigarria ere erabil daiteke ikasleek beren ikaskuntzari buruz hausnartzeko duten prozesuaren zati gisa (autorregulazioa eta metakognizioa)
Eta baita, ebaluazio prozesuarekiko hurbilketa inklusibo modura uler daiteke ere. Batez ere ebaluazio sistema ikasleentzat berria eta ezezaguna denean. Honek ikasleen kezkak gutxitzen eta haien (auto)ebaluatzeko gaitasunak garatzen lagun dezake.
Era hezigarrian erabili ahal diren ebaluazio jardueren adibideak:
Online quizz-ak
Etxerako lanen taldeko zuzenketa
Bikotekako feedback jarduerak
Ikasleentzako feedbacka emateko adibide eredugarria argitaratzea, ebaluazio sumatibo jarduera bat burutu baino lehen
Zalantzak argitzeko jarduerak
Azterketa praktikoak
Ebaluazio Sumatiboa
Ebaluazio sumatiboaren helburua ikasleek ikasketa-unitate baten ikaskuntza-emaitzak lortu dituzten eta zein puntutaraino lortu duten egiaztatzea da. Normalean unitatearen bukaeran burutzen da.
Era sumatiboan erabili ahal diren ebaluazio jardueren adibideak:
Mota desberdinetako ekoizpenak (video, audio, website, idazlanak…)
Portfolioak
Ahozko aurkezpenak
Mota desberdinetako idatzizko probak (irekiak, itxiak, test erakoak, apunte edota materialekin…)
Gakoak:
Ikasketa-unitate bakoitzean ebaluazio formatibo eta sumatiboaren arteko oreka eskaintzen saiatu.
galdeketa gamifikatuak (quizziz edo kahoot) edo inkestak egin, ebaluazio formatibo jarduera informalak burutzeko.
Ziurtatu ikasleei ebaluazio sumatiboa aurretik lantzeko aukera eskaintzen diezula, batez ere aurrez topatu ez duten ebaluazio mota bat izan litekeena bada.
Ebaluazio motak
Erabili ditzakezun formatu eta ebaluazio mota ugari daude. Zer ebaluazio mota ezarri nahi duzun erabakitzeko, lehenengo ebaluazioa baliozkoa eta egokia dela ziurtatu behar duzu.
Baliozkoa: zure ebaluazio-metodoak ahalbidetzen du ebaluatu nahi duzun ikaskuntzaren emaitza neurtzea?
Zure curriculuma "modu eraikitzailean lerrokatuta" egon beharko litzateke (Biggs eta Tang 2011). Lerrokatze eraikitzailean, ikasleek ikastea nahi ditugun emaitzekin hasten gara eta emaitza horiek garatu, lortu eta neurtzea ahalbidetzen duten irakaskuntza (jarduerak) eta ebaluazioa diseinatzen ditugu.
Garrantzitsua da ikaskuntzaren emaitza hori neurtzeko metodo egokia aukeratzea.
Esanguratsua: ebaluazio metodoa egokia eta esanguratsua da ikaslearen ibilbiderako?
Ebaluazioa ikasleen gaitasun akademikoez harago, gaitasun ugari garatzeko aukera baliagarria izan daiteke. Errealitatearekin, eta ikasleen beharrekin zerikusia duten ebaluazio metodoak lehenetsi beharko lirateke. Baita kontuan hartu beharko lirateke ere beste STEAM arloetan erabiltzen diren ebaluazio sistemak.
Gakoak:
Zure programazio eta unitate didaktikoen ikaskuntza emaitzak errebisatu. Aukeratu dituzun ebaluazio metodoak hauekin era eraikitzailean lerrokatuta al daude?
Komenigarria da ikasleak lanak edo ekoizpenak online formatuan egiteko eta bidaltzeko trebatuak izatea. Trebatze prozesu hau aurrez-aurreko testuinguru batean lantzen hasten bazara, online testuinguru baterako transizioa errezagoa izango da.
Beste STEAM alroetako irakasleekin ebaluazio sistemaren inguruko erabaki bateratuak hartu.
2.2. EBALUAZIO MODALITATEAK
Online testuinguruetan kokatuta, aurrez aurrekoan bezala eta lerrokatzearen ideia ahaztu gabe, garrantzitsua da ebaluazio aukera eta espazio anitzak diseinatzea hasieratik. Horrela, heteroebaluazioa, autoebaluazioa eta koebaluazioa bermatzen duten diseinuak egitea gomendatzen da.
Jarduera hauek burutzeko kontuan izan beharko dugu hauetako batzuk modu asinkronoan burutu ahal direla; hau da, ikasleek haien kabuz egin ahal dituzten jarduerak izan daitezke, eta irakasleak beranduago jasoko ditu. Beste batzuetarako, ordea, ezinbestekoa izango da irakaslearen presentzia jarduera gidatzeko eta modu sinkronoan (bideodeiak egiteko programa bat erabiliz) burutu behar dira; eztabaidak, brainstorming jarduerak... edota irakaslearen eskuhartze hurbila eta berehalakoa eskatzen duen edozein beste jarduera.
Heteroebaluazioa: ebaluazioaren erdigunean ikaslearen autorregulaziorako gaitasuna garatzea izanik, irakaslearen gidaritza lana (ebaluazio hezigarria) ezinbestekoa izango da prozesuan zehar. Era berean, irakasleak baliozkotze funtzioa (ebaluazio sumatiboa) burutuko du prozesuaren bukaeran. Azkenik, irakasleak ikaslea ikasitakoaren orokortzea eta transferentzia egiteko gai izatea bideratuko duelarik.
Autoebaluazioa: ebaluazioaren erdigunean, ikasleak aukera izango du autorregulaziorako gaitasuna eta metakognizioa garatzeko. Prozesuaren ardatza pertsonalki zein akademikoki garatzea izango da, eta etengabeko garapenera bideratzea.
Koebaluazioa: Ikasleen arteko ikaskuntza esparruetan ematen diren elkarreraginak eta prozesu horietan sortzen diren hausnarketa partekatuak erregulatzea du helburu. Prozesuaren ardatza pertsonalki zein akademikoki garatzea izango da, betiere bata eta bestearen ikaskuntza ibilbideak garatzen direlarik. Koebaluazioa online egiteko komenigarria da irakasleak gidaturiko eta gainbegiraturiko saio sinkronoak burutzea.
Ebaluazio prozesua hainbat modu eta testuingurutan emateaz gain, garrantzitsua da ulertzea ikas-irakas prozesu osoan zehar ezarri behar dela. Ez dugu soilik ikas-irakas prozesuaren amaierara mugatu behar eta horretarako une aproposak bermatu behar dira bai ikaslearen ikas ibilbidea baliozkotzeko eta bai prozesua bera bideratzeko ere.
Era berean, une horietan egokienak diren ebaluazio-jarduerak eta tresnak erabiltzea gomendatzen da. Ebaluazio jarduera eta tresna anitzak dauden arren, ebaluazio esparruko modalitatea eta unea kontuan hartu behar dira.
Gakoak:
Ebidentzien bidez ebaluatzea: ekoizpenak azterketekiko lehenestea eta edukiez gain gaitasunak edota trebetasunak erabiltzea.
Ikasleei hasieratik bertatik ebaluazio irizpideak eta tresnak (adibidea) zeintzuk diren jakinaraztea; zer ebaluatuko den, nola, noiz eta zertarako. Horregatik, egiaztapen-zerrendak eta -eskalak dira zeregin bakoitza nola egin behar den ulertzeko tresnarik errazenak, eta, konplexutasun-maila handiago batean, ebaluazio-errubrikak.
Ebaluazio irizpideen lorpen maila zehazteko, tresna desberdinak erabiltzea: balorazio-eskalak, kontrol zerrendak…
Ekoizpenekin batera, ebaluazio jarduera anitzak proposatzea (ataza motak)
Ikas-prozesuan zehar bitarteko ebaluazioak edo errepasoak egiteko, beste dinamika batzuk erabili ahal ditugu: Adibide batzuk
Ikas-sekuentzian zeharko jarduera hauek portfolio digital batean jaso ahal dira.
Azterketak egiten badira, kontuz formularioekin. Oso ondo prestatuta egon behar dira, esate baterako, denbora murriztuta edo galdera irekiak egiten, bestela erreza da ikasleek erantzun egokia zein den “asmatzea”.
Online testuinguruetan ere, ebaluazioari dagokionez, gure unitate didaktikoen egitura mantenduko dugu. Ondoko taula honetan ikas-irakas prozesuaren fase bakoitzean burutu daitezkeen ebaluazio jarduerak eta tresnak laburbiltzen dira.
BALIABIDEAK
EBALUAZIO TRESNAK BATZUK
Cedek-eko errubriken eta beste dokumentu batzuen bankuak pdf formatuan deskarga daitekeen materiala eta Libre Office-ko odt formatu editagarrian deskarga daitekeena ditu.
Hainbat EBALUAZIO TRESNA
4.1. EBALUAZIO INKLUSIBOA ETA EKITATIBOA
Bidezko ebaluazioak kalifikazio prozesua bidezkoa den baino askoz ere gehiago esan nahi du. Zure ebaluazioak inklusiboak eta ekitatiboak direla ziurtatu beharko zenuke.
Garrantzitsua da kontuan hartzea ebaluazio inklusiboak ez dituela ebaluazio irizpideak aldatzen.
Ikasleen parte hartzea sustatu - galdetu ea zerk egingo lukeen ebaluazioa eskuragarriagoa eta inklusiboagoa
Unitate didaktiko guztietan ebaluazioari buruzko informazio argia ematea hasieratik, ebaluazio metodoak, ebaluazio irizpideak eta ponderazioak, ebaluazio epeak / datak, eta ahal bada ereduak edota adibideak ebaluazio aukerak eskainiz.
Ikasleek hasieratik ulertu beharko lukete haiengandik espero dena.
Sartu ebaluazio formatiboa egiteko aukera gehiago
Ebaluazio mota desberdinak aukeratzeko eskaini
Erabili hainbat ebaluazio metodo desberdin
Lagundu ikasleei haien ebaluatzeko gaitasuna garatzen
Era inklusiboan diseinaturiko ebaluazio jarduerek egokitutako ebaluazio jarduera kopurua gutxitzea eragin beharko lukete (adibidez, denbora gehigarria azterketetan edota luzapenak). Hala ere, oraindik beharrezkoa denean egokitzapenak egingo dira.
Gakoak:
Berrikusi zure ebaluazioak; inklusiboagoak bihur ditzakezu, agian ebaluazioan aukera batzuk sartuz?
Ziurtatu ikasleei informazio argia ematen ari zaiela hasieratik ebaluazio eta feedback-a emateko moduei buruz edota, zuzentzeko eta kalifikatzeko sistemari buruz eta epeei buruz.
5.1. FEEDBACKaren EZAUGARRIAK
Esanguratsua izan behar du. Galderak eta proposamenak konbinatu behar ditu, ikasleari zertan hobetu behar duen pentsarazteko.
Gertukoa izan behar du. Formatua alda daitekeen arren, bideoa izan daiteke komunikatzaileena eta pertsonalizatuena. Ez dugu ikaleen alderdi emozionala ahaztu behar.
Dialogikoa izan behar du. Lanen joan-etorriek eta ikasleen arteko elkarrizketek ikasketa bera sustatzen laguntzen dute.
Etengabeko prozesua izan behar da. Ebaluazio jarraituan ikaskuntzaren aldamiajea urratsez urrats eraiki behar delako.
Ikaslea ohitu edo trebatu behar da, feedbacka jasotzen, ulertzen eta erabiltzen.
Ez dago feedback eraginkorra emateko modu egoki bakarra edo ikasle guztientzat aproposa. Erabiliko dituzun metodoak ikasgaiaren ezaugarrien, metodologiaren eta ikasleek beharren araberakoak izango dira eta ikasturtearen edota ikas unitatearen une desberdinetan aldatuko dira.
Gakoak:
Ziurtatu zure ikasleek hasieratik jasoko duten feedbackaren ezaugarriak ezagutzen dituztela.
Aurkitu zure feedback prozesuak era koherentean berrikusteko moduak, eta galdetu ikasleei zer feedback motak baliagarriak zaizkien zure feedback-a nola hobe daitekeen jakiteko.
Ebaluazioak ikasketa prozesua gidatzen du eta hezitzailea da. Hau ez da beteko feedback esanguratsu, puntual eta erabilgarririk gabe.
Feedbackak ikasleak ondokoan lagundu behar ditu:
Ulertu jaso duten kalifikazioa
Jakin zer/nola hobetu hurrengo ebaluazioetan.
Ulertu haien progresioa ikasketa emaitzekiko.
Indarguneak eta hobetu beharrekoa identifikatu.
Gaiaren materialaren ulermena hobetu eta haien ikaskuntzan oinarritu
Ebaluazio trebetasunak garatu (autoebaluazioa)
Ikasketa ibilbideen inguruko erabakiak hartu
Hausnarketa eta autorregulazioa sustatu
Motibazioa sustatu
Gakoak:
Berrikusi zure feedbackaren adibide bat goiko puntuekin. Zure feedback-ak betetzen al ditu puntu hauek?
Galdetu ikasleei ea emandako feedbacka goiko puntuekin bat datorren.
5.3. ZERK EGITEN DU FEEDBACKA ESANGURATSUA IKASLEENTZAT?
Hurrengo irudian feeedback erabilgarriaren adibide batzuk ematen dira eta baita feedbacka hobetzeko ideia batzuk.
5.4. FEEDBACK-a EMATEKO MODUAK ETA TRESNAK
Gakoak:
Feedbacka emateko metodo berri bat probatu zenezake - adibidez audio bidezkoa edo taldekoa?
Ezagutu ezazu zure ikasleek beste ikasgaietan ematen dutena. Posible litzateke zure feedbacka baliagarria izatea ikasleentzat ez bakarrik zure ikasgaian, baizik eta modu orokor batean?
Saiatu azalpen argiak ematen batez ere feedbacka idatzizko formatuan ez badago.
BALIABIDEAK
NOLA TXERTATU AUDIO FEEDBACK-A:
BERRITZEGUNEAK:
Pilar Etxebarria y Elvira González: Ideas para la valuación de las materias científicas en el final de curso
B03 SESTAOKO BERRITZEGUNEA: Ebaluazio tresnak eta estrategiak
Gasteizeko Berritzegunea: Ebaluazio hezigarria / Konpetentziak ebaluatu
BESTE BATZUK:
Más ideas, menos cuentas: Prueba externa al final de Secundaria en Singapur
Symbaloo: Evaluación auténtica
Pablo Beltrán Pellicer: Examen de cuaderno
Juan Pablo Sánchez: Rúbrica de cuaderno ( coevaluación y autoevaluación)
Xenon Webinar: Cómo enseñar a distancia: Evaluación, feedback y contenidos audiovisuales
Pablo - Física y Química (@pablofcayqca): vídeo para facilitar la obtención de la calificación tras ponderar los criterios de evaluación
José Antonio Lucero