Gaur egun denok daramagu tramankulu indartsu eta eraginkor bat gainean une oro: mugikorra. Mugikorraren aukerak gero eta zabalagoak dira eta horien artean asko dira Matematika ikasteko bideratuta daudenak. Web guneetan nabegatuz gain aplikazioak edo App-ak erabil ditzakegu, hau da, gure mugikorretan instalatu ditzakegun baliabideak funtzio anitzekin. Gure kasuan Matematika lantzeko, ikasteko zein irakasteko, baliagarriak izan daitezken batzuk aipatu eta komentatuko ditugu, nahiz eta, Matematikarako App-en zerrenda luzea izan:
Adi, ondoren datozten loturak Google Play Store-tik Android aplikazioak jestekoak dira. Apple-eko mugikorra baldin baduzu App Store-tik jetxi beharko dituzu:
GeoGebra Kalkulagailu Grafikadora (GeoGebra Calculadora Gráfica)
Geoebra klasikoa (GeoGebra Clásico)
GeoGebra Calculadora Suite (Beta)
GeoGebra 3D (Graficador GeoGebra 3D)
GeoGebra Geometria (GeoGebra Geometria)
GeoGebra kalkulagailu zientifikoa (GeoGebra Calculadora Científica)
GeoGebra kalkulagailua CAS (GeoGebra Calculadora CAS)
PhET (Simulacines PhET)
App-ekin aritzeko intuizioan eta praktikan oinarritu behar gara eta pausoz-pauso aplikazioak eskeintzen dituen aukerei etekina ateratzen hasi.