Simulazio batek fenomeno, lege edo propietate matematiko zein zientifikoa aztertzen du, hura osatzen duten elementuak pantailan erakutsiz, erabiltzaileak parametroak alda ditzan (pultsadore, helduleku, etengailu edo elementuren bat sortuz) sorturiko aldaketak une-unean ikusteko. Simulazioek ez dute testu asko ezta azalpen zehatzak ere eta azaldutako gaiari lotutako adierazpen grafikoak eskaintzen dituzte. Ondoren Soluzioen kontzentrazioa aztertzeko simulazioaren itxura ikus dezakegu.
Beste zenbait bideo simulazioen erabilerari buruz:
Aritmetika lantzen PhET simulazioekin (euskaraz)
0, 1 eta 2. mailako funtzioak aztertzen PhET simulazioekin (euskaraz)
Función derivada e integral con simulaciones PhET (gazteleraz)
Simulazioei buruzko sarrera gehiago hemen ikus daitezke.
Simlazioak GeoGebrarekin sortu edota PhET moduko web gune zein Appetakoak erabili daitezke, baina, badaude beste hainbat, jatorri anitzekoak Diedrom modukoak, esaterako. Diedromek espazio 3D ren simulazioa eiten du eta piezen bidezko eraikuntzak egin ditzakegu.
ADI: Diedrom flasharekin egina dago eta 2021ean ohiko nabegatzaileek Flash erabiltzeko aukera kendu egin dute. Horregatik, bideo honetan emandako azalpenari jarraituz, Google Chrome Portable v49.0.2623.112 jetxi dugu eta horregin bai erabili dezakegu.