PhET simulazioak Matematika eta Zientziarako modelo interaktiboen multzo bat dira, ikasleen aprendizaia bultza nahi dutenak jolas-giroan eta urrutiko ikas-irakaskuntzarako aukera anitzekin. Proiektuaren sustatzailea Carl Wieman Nobel saria izan zen Boulder-reko Koloradoko unibertsitatean, 2002an. Dohakoak dira eta euskaraz, gazteleraz eta ingelesez erabil ditzakegu, besteak beste.
PhET-era jotzen baldin baduzu hona ailegatuko zara haueka hauekin:
A Simulazioak: SIM berriak, HTML5ekin egindakoak, arloen arbera (Biologia, Fisika, Kimika, Lurrare zientzia eta Matematika), mailaren arabera (LH, DBH...), hizkuntzen arabera... topa daitezke bertan
B Irakasten: jarduerak atalean simulazioekin landu daitezkeen jarduerak bertan simulazioak, motak, ggaiak, mailak eta hizkuntzen arabera sailkatuak. Partekatu zure jarduerak atalean norberak sortutakoak komunitatearekin partekatu ditzake.
C Bilatu: jarduerak eta gelarako jarduerak bilatzeko
D Izena eman: Ekarpenak egiteko eta komunitatearekin elkar eragiteko bidea.
E Simulazioren bat proba ezazu: simulazio guztiak ikusteko bidea.
Erabilerako 1. aukera izan daiteke A edota C aukeren bitartez Matematikarako baliabideak bilatzea, lantzen ari ginen gaiaren gainean. Adibidez, pentsa dezagun bigarren graduko ekuazioak lantzen ari garela eta Kuadratikoak marrazten simulazioa topatu dugula eta aukera interesgarria iruditzen zaigula. Partekatu dezakegu gure ikasleekein https://phet.colorado.edu/sims/html/graphing-quadratics/latest/graphing-quadratics_eu.html URL-a bidaliz eta jarduera bezala zer ikusi eta landu behar duten zehaztu.
2. aukera izan daiteke beste irakasle batzuek sortutako jarduera-orriak erabiltzea eta gure ikasleen beharretara egokitzea Irakasten-Aztertu jarduerak B menutik eskura eta honako itxura erakusten duena:
Kuadratikoak marrazten simulazioarako egindako jarduera-proposamenak bilatzerakoan 5 aukera topatuko ditugu hemen ikus daitekeen bezala:
eta proposamen horiek egokitu ditzakegu gure beharretara.
3. aukera bat PhET-en zera izan daiteke: kontua sortzea eta bertan nahi ditugun lan-orri
gorde eta baita ere gureak egin (egokituz gure ikasleen beharretara, hizkuntza barne).
PhET-en gordetako jarduera baten adibidea honakoa litzateke: https://phet.colorado.edu/es/contributions/view/5275