INFORMAZIOA
Aintzinako gizakiek, inguratzen zuten natura eta bizimodua irudikatu beharra ikusi zuten; horrela, marrazketa komunikatzeko eta adierazpenak egiteko erabilia izan da hizkuntza unibertsala bilakatuz. Argi dago, marrazketak eboluzio ikaragarria jaso duela, izan ere, historiaurreko kobazuloetako paretetako irudietatik hasi eta mosaiko, mural, oihal eta abarren margoketatik pausu ikaragarriak eman dira gaur egungo teknika eta formatu ezberdinen erabilerara iritsi arte.
Teknologia ikasgaian marrazketa teknikoa lantzen da, sistema honek hainbat motatako objektuak grafikoki irudikatzen ditu etorkizun batean objektu hori eraiki edo mantendu ahal izateko informazio erabilgarria emateko. Horretarako garrantzitsua da irudikapen sistema ezberdinak ezagutzea eta normalizazio arauak errespetatzea guztientzat errepikakorra izateko.
Espero ez genuen egoera eta ondorioz etorri ziren neurri gogorrek etxean lan eta ikastera eraman gintuzten, izaera hark, gure ingurua hankaz gora jarri zuen gure erramintak ingurune telematikoari lotuz. Atal honetan, marrazketa lantzeko baliabide digitalak aurkezten dira gure egunerokoan, etxean edo ikastetxean erabiltzeko.
MARRAZKETA LANTZEKO BALIABIDEAK
Educacionplastica.net webguneko baliabideak
Oinarrizko bistak. Emandako piezetatik abiatuta bistak marraztu.
Maila ertaina. Emandako piezetatik abiatuta bistak marraztu.
3D pieza sorgailua: Objektuak 3Dn sortu eta ondoren bistak marraztu.
Isometria ariketen sorgailua
Mongge.com webguneko materiala:
Erabiltzaileek sortutako eta argitaratutako marrazketa teknikoko ariketak.
Etxebizitzetako diseinuak egiteko aplikazio librea da. Ordenagailura deskargatu daiteke (edozein sistema erabilita ere) edo online erabili.
Tinkercad.com webguneko materiala
3D diseinua: betaurrekoak, xakeko pieza, erregela eta giltzatako bat.
BESTE BALIABIDEAK
Aukera ugari eskaintzen dituen hezkuntza jarduerak sortzeko plataforma da. Ez dago softwarea ordenagailuean instalatu beharrik. Sortutako baliabideak beste plataforma batzuetan gehitu daitezke jarduera gisa eta ebaluazioen emaitzak erregistratzea ahalbidetzen du.