Beti entzun eta esan dugu Matematikaren funtsa eta giltzarria problemen ebazpena dela. Gaur egun, arazo-egoeren kontuareki problemen ebazpena arlo eta esparru guztietara zabaldu nahi izan da eta problemen ebazpenaren onurak orokortu. Problemen ebazpena alderdi pertsonalak eta taldekoak mobilizatzen ditu. Azken hauetan eztabaidak problemak ulertu, ebatzi eta orkortzeko. Haietan berriz ekintzaile aktiboa eta konstantea izan beharrekoak aipatuko genituzke. Edozein modutan problemen ebazpena beti egon da gomendatuta maila guztietarako eta horregatik bildu izan ditugu zenbait baliabide honako bi siteetan:
Dena dela maiz ikusten ditugu ekimen berriak Problemen ebazpena sustatzeko eta indartzeko. Azken boladan Dan Meyerren ekimena zabaltzen ari da helburu horrekin:
Dan-en filosofia honako esaldian laburbildu daiteke:"Hezkuntzaren helburua -nik horregatik hautatu dut irakasle izatea- ikasleak era emankor batez pentsatzera eramatean datza, euren ardura sortarazten duten alderdien gaineko galdeketa eta hausnarketa bultzatuz. Helburua da mantxo eta sakon pentsatu dezatela errealitateko gaien harira eta ez arinkeritik eta berehalakotasunatik."
Dan-ek problemen ebazpenerako sustatutako protokoloak hiru pausu izango lituzke:
Problema-egoera erakargarri bat aurkeztea ikasleen jakin-mina pizteko modukoa. Galderak ikasleek sortuko lituzkete.
Ikasleak ebazpenaren bila abiatuko dira irakaslearen ahalik eta laguntza urrienarekin. Ikasleek datuak, neurriak, estimazioak eskatzen baldin badituzte hartuko du parte bakarrik irakasleak horiek ematen.
Ebazpena lortu ondoren baieztatu egingo da eta haren egokitasunari buruzko eztabaida irekiko da ikerketa-bide berriei erreparatuz.
Famatua egin da Dan Meyer's Three-Act Math Tasks, hiru pausutan ebazteko Dan-en problema-zerrenda. Bertan, besteak beste, honako galderetatik abiatzen da ebazpen-prozesua:
Ideas y recursos para la clase de matemáticas izeneko Logroñoko CIFEren ikastaro batean Antonio Omatos en aurkezpen interesgarri bat ikus daiteke problemen tipologia irudikatzeko: Lo mejor de Dan Meyer.
Garai batean problemen ebazpena ikasgelan eta denen artean eztabaidatu deitzen genion prozesurako balabideak dira Dan-ek eskeintzen dizkigunak. Azken finean, beste baliabide bat problemen ebazpenerako, eta lan horretan hasteko metodologia zehatz baten laguntza eskatzen dutenentzako.
Which One Doesn't Belong (WODB) Zein ez da berdina?
ZEIN EZ DA BERDINA? Aurkitu bakoitza ez izateko arrazoia: