Matematika arloan, kontzeptu eta prozesoak hobeto ulertzeko, baliabide digital aproposak garatu dira, kalkuloak, simulazioak, matematikaren erlazioak... benetako ekosistema birtualak. Atal honetan dispositibo digitaletan erabiltzeko interesgarrienak aipatzen dira. Halaber, matematikako klaseetan erabilgarriak diren bideokanalak eta irakasleek egindako bideotutorialak aipatzen ditugu. Gainera, irudien edo bideoen bidez planteatu ahal ditugun egungo estrategia metodologiko batzuk azaltzen dira.
Thatquiz: maila guztietarako eta matematikaren alderdi gehientsuenak lantzeko baliabide mailakatuak.
Geogebra: gaur egungo baliabide digital indartsuena eta matematikaren ikas-irakaskuntzarako ekosistema.
Graspable Maths: matematika erlazioak lantzeko dinamika interaktibo Geogebrarekin uztartzen dena.
PhET simulazioak: Simulazio interaktiboak STEAM alor guztietako kontzeptuak eta erlazioak grafikoki lantzeko.
Beste simulazioak: Matematikaren kontzeptu eta prozeso konplexuak ulertzeko eta lantzeko aukerak.
Bideotutorialak: auto ikaskuntzarako aukera anitzak irakasleek sortutako Youtube.kanalen bitartez.
Bideokanal interesagarriak: irakasle askok bideo-sortak argitaratzen dituzte:
Problemak: betiko matematika-problemen eztabaideetan oinarritutako problemen ebazpenerako metodoa.
App-ak: gailu mugikorrek eskaintzen dituzten aukera anitzak erabiltzeko tresnak beti eskura.
Beste zenbait App eta luzapenak: gailu mugikorrek eskaintzen dituzten aukera anitzak.