Gure etxea laborategi moduan erabil dezakegu. Etxeko sukaldea, adibidez, benetako laborategi fisiko-kimiko eta biologikoa izan daiteke. Elikagaien azterketa biologikoa, espezien sailkapena, higienearen zainketa, mikroorganismoak, sukaldatzeko ziurtatzen diren erreakzioak, errezeta baten osagaien kopuruak eta unitate sistemak, disoluzioak, nahasketak...hainbat eta hainbat ekintza, ohikoak, bapatean esperimentazio-esparru bihurtzen dira.
Nola aprobetxatu etxeko esperimentazio hori benetako ikerketa zientifikoa aurrera eramateko?. Nola aurkeztu gure ikasleei era motibatzaile batean, batez ere, ingurune telematikoan baldin bagaude? Hona hemen gako batzuk. Gehienak funtsezkoak dira, baina gogoaraztea merezi du:
-Etxeko esperimentuak egin nahi baditugu, etxeko tresneria eta materialak kontutan hartu behar ditugu. Esate baterako, etxean ez dugu matrazarik, baizik eta sukaldeko ontzi neurtzaileak, beraz ezin diegu eskatu ikasleei oso emaitza doituak, beti egongo da akatzaren bat.
-Esperimentuaren prozedura oso zehaztatuta egon behar da, pauso guztiak azalduta, irakaslea ez dago bakoitzaren etxean errepikatzeko eta laguntzeko.
-Materialak eta baliabideak sinpleak proposatzeaz gain, arriskutsuak ez izateak garrantzi handia du. Hala, zeozer berotu behar bada, beti familiaren gainbegirada eta laguntza agerian jarri behar dugu proposamen didaktikoan.
-Esperimentua egiteko euskarri batekin lagunduta eskeintzen badugu, hobe, batez ere DBHko lehengo kurtsotan. Euskarria eskema , irudia edo bideo bat izan daiteke.
- Esperimentuaren emaitzak idazteko antolatzaileak ere beharrezko dira. Taula edo grafikoak, esate baterako. Eta esperientziaren ondorioak ateratzeko galderak oso lagungarriak lana bideratzeko orduan.
- Eta esperimentua ikerketa txiki bihurtu nahi badugu, metodo zientifikoaren pausoak jarraitzen dituen txosten zientifikoa izango lirateke esperimentazioaren ekoizpen onena. Txosten idatzia edo komunikazio zientifiko modukoa (horma-irudi batean adierazita)
- Gaur egun, normalean ez dago problemarik ikasleei eskatzen badiegu beren sakeleko telefonoak erabiltzea esperimentuaren argazkiak edo bideoak ateratzeko. Are gehiago, oso gomendagarria da, modu honetan kopia ez dela ziurtatzen dugulako.
Berritzeguneak: COVID19
Itxialdian garatutako lana. Etxean egiteko DBHrako Ikas-proposamenekin, erronka didaktiko moduan planteaturik. Etxeko esperimentuak eta ikerketak proposatzen dira, eredu didaktikoarekin lagunduta
ElHuyarreko bilduma (Bizilabe): #NikEtxeanEsperimentuak. Konfinamenduan zehar egindako biduma, bi mailatan sailkatuta, haurrentzako eta gazteentzako. Egutegi moduan antolatuta dago eta euskaraz!
Arvind Gupta: Toys from trash. Weborri honetan egilearen lan aitxindaria erakusten da, gaika sailkatuta. Zientzia eta Teknologia demostratzeko jostailu eta tramankulo errezak eraikitzeko jarraibideak azaltzen dira, askoan bideo batekin lagunduta.
José Manuel Díez Escalera: FQ experimentos. Oso ezaguna den bloga, FK-ko etxeko esperientzaz beterik. Baita “Cómo trabajar en el aula con experimentos caseros” gida ere. Egileak bere etxean bertan egindako esperimentuak erakusten eta azaltzen ditu.
Cátedra de Cultura Científica de la Universidad Pública de Navarra: Guía del Cacharrismo científico. Emandako prestakuntza baten emaitza, 2 orduko bideo batean grabatuta. Fisika eta Kimikako esperimentoak. Gida bat dauka, baina bideo guztiak aurreko blogetik aterata daude, beraz, jatorrizko egilearentzat jotzen badugu, hobe.
Disfrutando divulgando: COVIDDD-19. Itxialdian egindako beste web-orri bat. 70 esperimentu eta esperientzia, batzuk matematika manipulatiboak, bideotan grabatuta.
STEAM learning: Home learning support for families. Pandemian zehar garatutako beste web-orri bat, familiei laguntzeko helburuarekin. Ikas-jardueren artean, esperimentuak daude.
Ciencia en el bar: bideo laburren bidez kontzeptu zientifikoak azaltzen dira. Aurkezleak: . Joaquín Sevilla eta Javier Armentia. FECYTek bultzatuta..
Laborategiko esperimentuen esteken bilduma. Ez dira, berez, etxean egiteko esperientziak, baina batzuk moldatu ahal dira.
Ciencia en acción: Experimentos
Science on the stage Ireland: resources
Madrid por la ciencia: Taller de experimentos
VII Encuentro Divulgadores de Ciencia: 40 experimentos.
Antonio Sánchez: Scienlab 2.0
J.A. Garde ; F.J. Uriz : Prácticas de química para Secundaria
Junta Andalucía: 100 experimentos sencillos de FQ
Antonio Tomás, Rafael García: Experimentos de FQ en tiempos de crisis
José Luis Córdoba: La química y la cocina
S.Gil: Física recreativa
Antonio Varela: ciencianet
IES Fernándo VI: Prácticas laboratorio 4º ESO / 1º Bachillerato
Valerie López: prácticas de biogeo para 1º de ESO