GeoGebra izango litzateke, bat aukeratu beharko bagenu, gaur egungo baliabide digital indartsuena matematikaren ikas-irakaskuntzarako eta, noski, baditu aukerak urrutiko irakaskuntzarako, hasiera-hasieratik. Helburu hori lortzeko gainera, programaren sakontasunetan sartu beharrik ez dugu izango.
Geogebrara jotzen baldin baduzu hona ailegatuko gara:
A baliabideak bilatzeko leihoa
B kontu bat sortu edota sortuta baduzu zure eremuan sartzeko bidea
C Menua
D Konstrukzioak marrazten hasteko botoia
E Ikasgelarako baliabideak bilatzeko eta erabiltzeko bidea (Aren antzera)
F hizkuntza aldatzeko bidea
G GeoGebra aplikazio berriak (3D, esaterako)
H Betiko GeoGebra eta beste zenbait aplikazio
I Mugikorretarako aplikazioak
1. aukera izango litzateke A edota E atalen bitartez lantzen ari garen gaiarako aukerak topatzea. Pentsa dezagun zatikiak lantzen ari garela (Zatikiak=Fracciones=Fractions). Hona hemen bilaketa hoien emaitzak:
Zatikiak: 13 baliabide (12 lan-orri eta liburu 1)
Fracciones: ehundaka baliabide
Fractions: milaka baliabide
Pentsa dezagun baliabide bat interesatzen zaigula, esaterako, Adding Fractions John Golden-en lan-orria eta https://www.geogebra.org/m/w6kbvzmp , helbidean aurkitu dezakeguna. Gure ikasleei bidaltzeko URL hori kopiatu eta emailez edo gela-kudatzailearen bitartez helaraziko diegu, horren bitartez egin beharreko ariketen zerrendarekin.
2. aukera: Liburu baten hainbat lan-orri lantzeko bidaltzea ikasleei han agertutako simulazioak lantzeko eta horrekin zenbait kontzeptu eureganatzeko. Esaterako, zatikiak gaiaren inguruan Fracciones decimales https://www.geogebra.org/m/UXbh4jeB liburua aukeratu dezakegu eta bertan dauden 14 lan-orrietatik batzuk zehaztu gure ikasleek lan ditzaten.
3. aukera bat, GeoGebra guk erabili konstruzioak guk geuk sortzeko. Horretarako adituen laguntza izan dezakegu eta eurek argitaratzen dituzten bideo-tutorialak erabili. Esaterako, Alejandro Gallardok bere Youtubeko kanalean Triángulo Isosceles con GeoGebra bideoan nola azaltzen duen eraikuntza esanguratsu baten sorrera ikus dezakegu.
4. aukera GeoGebra gure kontua sortzea eta bertan nahi ditugun lan-orri zein liburu gorde eta baita ere gureak egin (egokituz gure ikasleen beharretara, hizkuntza barne) Hona hemen gure inguruko zenbait kideren kontuak eta bertan dituzten baliabide interesgarriak: Javier Cayetano Rodríguez, Alejandro Gallardo, Aitzol Lasa, Rafael Losada, Daniel Mentrard eta Manuel Sada
GeoGebra baliabideak mailaz-maila:
INFANTIL 5 años, PRIMARIA (6-8 años), PRIMARIA (8-10 años), PRIMARIA (10-12 años), SECUNDARIA (12-14), SECUNDARIA (14-16).