1.- Thatquiz: Aukera honek maila guztietarako eta matematikaren alderdi gehientsuenak lantzeko baliabide mailakatuak ditu eta maiz Matematika online lantzen hasteko irakasleek erabili duten estrainekoa izan ohi da.
Beste zenbait arlotarako baliabideak ere baditu ere, gehientsuenak matematika lantzeko dira eta atal hauetan banatuta:
Osoak: Aritmetika, Konparatu, Batezbestekoak…
Zatikiak: Identifikatu, Aritmetika, Konparatu...
Kontzeptuak: Denbora, Dirua, Neurria...
Geometria: Triangeluak, Formak, Geometria...
erabilera, https://www.thatquiz.org/eu/ era jo eta bertan landu, nahi den gaia eta zailtasuna erabiliz.
erabilera, ariketa sorta bat sortu, nahi den gaia eta mailarako, eta emailez edo gela-kudeatzailea (Google classroom, Edmodo, Moodle…) ren bitartez partekatu “Sortu esteka” aukeraz baliaturik. Esaterako, Triangeluak lantzeko: https://www.thatquiz.org/eu-A/?-j7v-la-mpnv600-p0
Erabilera, kontu bat sortzea eta, gela birtual baten bitartez, ariketa sortak bidaltzea iasleei eta bertan erantzunak jasotzea. Hemen gela bat https://www.thatquiz.org/eu/classpage?01212568abfd4a5 eta, bertan, ikasleak pasahitzarekin sartu eta euren tareak egin ondoren irakasleak jasoko ditu.