Jantokiko arduradunarekin kontaktuan jartzeko
ARAUAK eta MAIATZEKO MENUAK
ovolactovegetarianos con pescado maiatza.pdf
no alubias maiatza.pdf
no gluten maiatza.pdf
basala maiatza.pdf
JANTOKIKO ARAUAK 23-24.pdf2023-2024 IKASTURTERAKO JANTOKIAN IZENA EMATEKO
22-23 ikasturtean jantokian izena emandako familiek ikasleen familiek erreserebarako formuarioa jasoko duzue zuen korreoan ekainaren 9an. JASO EZ BADUZUE idatzi mezu bat azpian dagoen helbide elektronikora FORMULARIOA ESKATZEKO.Berriek, hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidali behar dute formularioa eskatzeko:bengoetxekojantokia@gmail.comERRESERBARAKO FORMULARIOA jaso ondoren, bete eta bidali behar da.URRIAK 13a BAINO LEHEN egin behar dira aldaketa guztiak. AUSOLAN da gure hornitzailea:
2021eko zirkularrak adierazten duen moduan, jantoki-zerbitzuko kuotak hauek izango dira:
Ohiko jankideak: eguneko 4,60€
Ohiko jankideak garraio eskubidea duenak: eguneko 3,30€
Noizbehinkako jankidea: 5,20€
Jantoki-zerbitzurako urteko kuota 9 ordainketa berdinetan zatituko da. Urritik ekaina arte, hileko kuota hilaren 5a eta 10ren artean pasatuko zaie ikasle guztiei. Erreziboa familiak dagoeneko emandako kontu korrontetik pasatuko dugu; kontu hori institutuko ekonomia kudeaketarako programan (IKASKUDEKEKen) sartuta dago; aldatu nahi izanez gero, hirugarrenaren alta berria idazkaritzan eskatu eta beteta ekarri behar da.
Bankukoek erreziboa ordaindu gabe itzultzen digutenean, gutun bat bidaliko dizuegu jakinarazteko kuota eta bankuak ezartzen digun komisioa institutuko kontu korrontean ordain behar duzuela. Kuota ez ordaintzea jantokiko plaza galtzeko arrazoia izango da. Erabaki hori ikastetxeko OOGk hartuko du.
2022-2023 ikasturtean jantokiko beka jaso izanez gero, gurasoek hilabetero ez ordaintzeko eskatu ahal izango dute, baldin eta idatziz hitzeman badute, zeozergatik beka jasoko ezbalute, kurtso amaitu aurretik urteko kuota osoa ordainduko dutela. Hori dela eta, gogoratu behar duzue gurasoen erantzukizuna dela Administrazioak ezartzen dituen epetan eta eretan bekak eskatzea eta prozesuaren jarraipena egitea.
JANTOKIRA EZ ETORTZEA ETA KUOTAK ITZULTZEA
Ikaslea jantokira etortzen ez denean, gurasoek jakinarazpen bat jasoko dute SMS bidez. Justifikazioak klaseko tutoreari eman behar izango zaizkio, tutoreak programan falta hori justifikatu ahal izateko.
Honako kasu hauetan baino ez da itzuliko jantokiko kuotaren zati bat:
a) Aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egiteagatik Ikasle-kolektibo bat jantokira joaten ez denean.
b) Jankidea ez bada astebetez edo gehiagoz jarraian jantokira joango, beti ere, idatziz jantoki@bengoetxe.com helbide elektronikora bidalitako mezu baten bidez eta gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazten bada.
Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.
Ekainean, behar izanez gero, hileko kuota birkalkulatuko da, itzulketak edo bestelako doiketak egiteko.
Ikasle jankideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.
Eskola jantokiak funtzionatzen ez duenetan, itzulketak, hala badagokio, une horretan indarrean dauden Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera egingo dira.