Kokapena

Kokapena

Sixta Barrenetxea 13 A, 48960 Galdakao, Bizkaia.

Telefonoak: 944.288.010 / 688741870

Atezaintza: 944.288.011

Zuzendaritza: 944.288.021

Ikasketa burutza: 944.288.013

Posta elektronikoa: 015088aa@hezkuntza.net

Ingurua

Orografia

Galdakao Bilboko eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal beheko bailaran, Ganguren mendizerraren azpian. Erdialdean izan ezik, erliebea gorabeheratsua du. Egituraz, ifarraldean, material eozenikoz osaturiko "Bizkaiko Sinklinorioaren" barruan sarturik dago, bertan gailur hauek nabarmenduz: Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m), Santa MarĂ­a (476 m). Hegoaldean, lurra berriro igotzen da, Upo mendian (567 m) eta Mandoiaren maldetan (637 m) goia jotzen duelarik.

Hidrografia

Ibaizabal erreka Galdakaoko ubide garrantzitsuena dugu. Urgoitin Aretxabalagane errekako urak eta Usansolon Lekubaso errekatxokoak hartzen ditu.

Mugak

Iparraldetik, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko udalekin egiten du muga; hegoaldetik, Zaratamo eta Zeberioko udalekin; ekialdetik, Zornotza, Lemoa eta Bediako udalekin; eta mendebaldetik Etxebarri eta Basauriko udalekin.

Biztanleria

Galdakaok etengabeko demografi hazkundea izan du, 50-60 urteetan goreneko maila izan zuelarik. Demografi hazkunde itzel honen arrazoirik nagusiena Ibaizabal bailaran industria ugari ezarri izana da, etorkin kopuru haundia erakarri zuelarik. Hirurogeitahamarreko hamarkadaren erdi aldera izandako krisiak hedapenezko aldi honi amaiera eman zion. Biztanle hazkundearen geldialdi hau 80ko hamarkadan zehar nabarmen azaltzen da. Azkeneko bi hamarkadetan hazkundeak jarraitu egiten, batez ere etxebizitza aldaketen prozesuaren ondorioz.