2017-2018

ESKOLA AGENDA 21. ZER EGIN DEZAKETE FAMILIEK?

URRIAK 18

NATURA BABESTEKO MUNDUKO EGUNA

Nazio Batuek 2030rako adostutako garapen iraunkorrerako 17 helburuak dira hauek

Ikasturte honetan 13. helburuan "Klima Babesteko Ekintza" zentratuko gara aurreko ikasturteko konpromisuak ahaztu gabe.

Ezagutu gehiago bideo honetan

KLIMA-ALDAKETA EUSKAL HERRIAN: ITSAS MAILAREN IGOERA

Polar Bear Man

What would your life be like if your world was being affected in the same way as the Polar Bears...

NAHIKO DAKIGU KLIMA ALDAKETARI BURUZ; ERABAKI DEZAGUN ORAIN!

1GO BATXILERGOKO IKASLEAK BTEK BISITATU DUTE

TEKNOLOGIA INTERPRETAZIO ZENTROA

Abenduan zientzietako 1go batxilergoko ikasleek BTEK erakusketa espazioa bisitatu zuten eta hidrogeno eta energia berriztagarriei buruzko tailerra egin zuten.

ORTU EKOLOGIKOA/ DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA

Ikasturte honetan orientazio didaktikoa eman nahi diogu geure ortuari.

Irakasle boluntario batzuen laguntzaz, ortu ekologikoarekin erlazionaturiko jarduerak txertatuko ditugu ikasgai desberdinetako curriculumean .

Jarduera hauen helburuak gure ikaslegoa iraunkortasuneko balioetan heztea, eta era berean oinarrizko konpetentziak indartzea izango dira.

Eta gure lana hasten da....

1) Informazioa bilatu genuen: Garratzitsua da jaten duguna?

3. DBH-ko ikasleek lan bikaina egin zuten Biologia ikasgaian; informazioa bildu zuten, kudeatu eta beste ikaskideen aurrean aurkeztu zuten.

Ortu ekologikoa, obesitatea, desnutrizioa, alergiak, intolerantziak eta produktuen etiketak izan ziren sakondu zituzten gaiak.

2) Herramintak ezagutuko zituzten eta nola erabiltzen ziren ere bai.

1DBHko ikasleek, Teknologia ikasgaian, ortuko bankalak garbitu eta oxigenatu zituzten.

3) Laborantzarako lur egokia izan behar dugu: gainazala, osagaiak, orientazioa

2. DBHko ikasleek Fisika eta kimika ikasgaian bankalak neurtu zituzten, eta lurra aberasteko zenbat ongarri bota behar zen kalkulatu zuten.

4)Eta ondoren lurraren materia organikoa aztertu genuen.... Gure bankalek ongarria beharko zuten?

4 DCko ikasleek ur oxigenatua erabiliz lurraren egoera aztertu zuten.

Horri esker badakigu bankaletariko bat, txikienak hain zuzen, elikatu egin behar dugula.

5) Zein da gure lurraren PH-a? Egokia da erein eta landatzeko?

Galdera honi 1go Batxilergoko ikasleek erantzun digute.

1 BATXI ORTUAREN PH-A AZTERTU

1. MAILAKOAK JANTOKIKO HONDAKINAK KONPOSTATZEN

Gure ortu ekologikoa gauzatuz doa.

Orain ongarri ekologikoa sortzeko jantokiko hondakinak konpostatzen hasi gara.

Hemendik, 1go mailako ikasleei, egiten ari diren lan bikaina eskertu nahi diegu.

Gure herrirako eta planetarako mesedegarria ere izango da.

2. MAILAKOAK IKASTETXEKO ARCIMBOLDOAK

2DBHko ikasleek Arcimboldo artistaren urtaroetako lanak aztertu ondoren, beraien autoerretratuak sortu zituzten.

Beraien profilezko argazkia eta jaiotze dataren urtaroko barazkiak eta loreak erabili zituzten. Irudiak ordenagailuz editatu zituzten.

Bideoan ikusi ahal dituzue egindako lan bikainak!!!

2. MAILAKOAK MADARIAGA DORRETXEAN

Otsailean 5ean 2B eta 2Cko ikasleak Madariaga dorretxean egon ziren.

Eguraldiak ez zigun lagundu eta hori dela eta Padurara ezin izan genuen atera. Hala ere, primeran pasatu genuen. Teknologia berriei esker "insitu" egon bagina bezala egin genuen behaketa. Barruko erakusketak ikusi genituen, baita tailerrak egiteko aukera izan ere.

Otsailaren 26an G.E, 2A eta 2Deko ikasleak ere egon ziren.

Oraingoan eguraldi ederra izan genuen Padura zuzenean behatzeko.

Argazki gehiago ikusteko sakatu ondoko link-a

Madariaga dorretxea

3. MAILAKO IKASLEAK UDALERA BISITA

Zer egiten ari da Udala CO2 gas isurketak murrizteko?

Galdera honi erantzuteko 3. mailako ekodelegatuak eta beste ikasle batzuk Udala bisitatzera joan ziren. Ingurumen teknikariak eta zinegotziak azaldu zizkiguten hartutako neurriak. Bukatutakoan etxean olioa birziklatzeko inbutua oparitu ziguten.

Hemen daukazue azalpen koadroa ikusi eta entzun genuenarekin.

Ikusten duzuen bezal gure Udala ere lan handia egiten ari da ingurumen arloan.

PEÑAS NEGRAS INGURUMEN PARKEA

Apirila honetan 3. mailako ikasleak Peñas Negras Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen parkera joan dira.

Beti bezala primeran pasatu zuten. Hemen daukazue egin duten bideotxoa

INGURUMEN-ZINEMA 2. ZIKLOA

Otsailaren 5ean hasiko da INGURUMEN-ZINEMA 2. zikloa .

Dakizuenez, 9 astetan, ingurumen- film labur bat ikusiko ahal izango duzue.

Ikastetxeko talde batek asteko, filmari buruzko galdetegia egingo du, euskera, gaztelera eta ingelesa hizkuntzak txandakatuz.

Hemen eskegiko ditugu galdetegiak.

Galdetegiak edozein egunetan bete ahal dituzue zikloa bukatu arte.

Partaidatzaren %60a lortzen duen taldeak, eta erantzun zuzenen kopururik handiena daukanak, irabaziko du egun bateko irteera.

Espero dugu selekzionatutako film laburrekin gozatzea.

Animo eta parte hartu!!

INGURUMEN-ZINEMA 2. ZIKLOAREN IRABAZLEAK

Badaukagu talde irabazlea!!

Ikasturte honetan 2Deko ikasleek irabazi dute bi ataletan, bai partaidetzan baita ulermenean ere.

Ekainaren 15an Bermeotik Mundakaraino bidaia egin genuen beraiekin itsazontziz.

Berriro ere hemendik, eskerrik asko denon interesa eta partaidetzagatik.

AGENDA 21

ESKOLA ETA UDAL FOROA

Agenda 21 proiektoaren Eskola eta udal foroa ozpatu da Galdakaon. Zonaldeko ikasleek konpromisuak adostu dituzte eta Udalari proposamenak egin dizkiote.