Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2027ko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua.
Epea: 2026ko azaroaren 18tik abenduaren 18ra, biak barne.
Datorren ostiralean, azaroak 27, hitzordu berezia dugu Bilbao Arena Miribillan: Ei! Bilbao, Europako kontzertu koral parte-hartzaile handienetako bat.
IES Bengoetxe BHI ikastetxeko ikasleak haur, gazte eta helduen abesbatzekin eta artista gonbidatuekin batera igoko dira oholtzara. Guztira, 46 abesbatzatako eta 42 ikastetxetako 3.000 ahots elkartuko dira zuzeneko musikaz betetako gau bat eskaintzeko, The Greatest Show, Go West, Madre Tierra, Furra furra eta Itsasoa gara bezalako abestiekin.
Ilusio handia egiten digu gure neska-mutilek tamaina honetako kontzertu batean parte hartu ahal izateak. Beste talde batzuekin batera abesten gozatzeko eta milaka pertsonaren aurrean entseguetan jartzen duten lana eta gogoa erakusteko aukera izango da.
Familiak, irakasleak eta ikastetxeko gertukoak animatzen ditugu kontzertuaz gozatzera eta harmailetatik gu babestera. Aukera paregabea da neba-arrebekin, aiton-amonekin edo lagunekin etortzeko, eta ziur aski maitasun handiz gogoratuko duten gau bat elkarrekin igarotzeko.
Ei! Bilbao Fair Saturday Fundazioak eta BBK Fundazioak bultzatuta dago eta Fair Saturday asteburuari hasiera ematen dio.
Bideo txiki bat uzten dizuegu biziko dugunaren ideia bat egin dezazuen: (VIDEO)
2026ko azaroaren 27a, ostirala · Bilbao Arena Miribilla
Sarrerak eibilbao.org webgunean
Ilusio handia egingo digu zuek han ikusteak!
Emakumeak zientzian ikustarazteko pegatinak eta txapak banatzen ari dira Galdakaoko anbulatorioan. Bengoetxeko ikasleek egindakoak dira, eta ekimena ikasgeletan azken hiruhilekoan garatutako lankidetza-proiektu baten emaitza da.
Galdakaoko osasun zentroko pediatriako kontsultek baliabide berezia dute pasa den astetik, etxeko gaztetxoenentzat anbulatoriora bisita eramangarriagoa izan dadin.
Bengoetxe BHIko DBHko 2. mailako sei ikasle osasun zentroan izan ziren, bi irakaslerekin batera, Lehen Mailako Arretako taldeari pegatinak eta txapak emateko. Pegatina eta txapa horien ardatz nagusia emakumeak zientzian ikustaraztea da, eta material hori pediatriako kontsultara doazen haurrei banatzen ari dira.
Ekimena Bengoetxe BHIko ikasgeletan azken hiruhilekoan garatutako lankidetza-proiektu baten emaitza da. Ikasleek esparru zientifikoan emakumezko erreferenterik ez egoteari buruz hausnartu dute, eta emakumeek esparru zientifikoan duten zeregina ikertu dute, ondorioak diseinu koloretsuetan islatuz.
Gorane Fernandez eta Jon Astelarra ikasleei lagundu dieten irakasleek adierazi dutenez, ekimen honekin berdintasunaren inguruan sakondu nahi izan dute, martxoaren 8ko ekitaldien dinamiketatik haratago.
Ekitaldi xumeak «harrera beroa» izan zuen osasun zentroko langileen aldetik, eta ekimena eskertu eta udalerriko hainbat eragileren arteko lankidetza nabarmendu du. Keinu horrekin, «osasun-ingurunea humanizatzea eta haurren itxaronaldia atseginagoa egitea lortzeaz gain, osasun-espazioa baliatzen da zientzia zabaltzeko eta haurtzarotik berdintasuna sustatzeko».
«Erakundetik bihotzez eskertu nahi diogu Bengoetxe BHIri bere inplikazioa, sormena eta proiektu honetan jarritako maitasuna, dagoeneko pediatriako kontsultak alaitzen ari dena», adierazi dute anbulatoriotik.
4D-ko IKASLEEK EGINDAKO DIZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA
Indarrean dagoen hezkuntza-legeak irakasgaien arteko ikaskuntzaren garrantzia azpimarratzen du ikasleek modu autonomoan ikasten ikasteko. Hainbat irakasgaitako gertaera isolatuak xurgatu beharrean, ikasleek kritikoki pentsatzen ikasten dute, loturak egiten, eta, hala, beren jakinmin naturala elikatzen dute proiektu interkurrikularren bidez. Ikuspegi horri esker, pentsamendu independenterako gaitasunak garatzen dute, eta ezagutzaren ulermen sakonagoa lantzen dute.
Hori dela eta, 4Dko ikasleek diziplina arteko proiektu bat garatu dute historia, ingelesa, gaztelania eta euskara irakasgaietan.
https://sites.google.com/bengoetxe.com/gerra-hotza-eta-deskolonizazio/euskera
HEDATZE: LET`S COOK-STREET FOOD
BENGOETXE BHI: ORTUA
Gela Egonkorreko eta DC-ko ikasleek egindako lanari esker, Bengoetxeko ortua bere fruitua ematen ari da. Talde lan izugarria egin dute; lankidetzan eta giro paregabean.
Eskerrak eman ere Galdakaoko Udalari; lurra prestatzen laguntzeagatik eta ortua aurrera eramateko beharrezko material eta osagaiak erosteko emandako laguntzagatik.
DBH 1-EKO IKASLEAK "Los chicos del coro" filmeko banda sonoroaren kanta abesten.
Izenburua: Carrege súg locean.
ALBAOLARA BISITA (PASAI SAN PEDRO)
BENGOETXE BHI garapen iraunkorraren alde!
Aniztasunak aberasten gaituelako…
ASKE MAITE, ASKE BIZI!
Dakizuenez, maiatzak 17an, BIRZIKLAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, "Galdakaoko institutuek, Agenda 30 proiektuaren testuinguruan, bigarren eskuko merkatu bat antolatu zuten Udaletxe aurreko plazan. Hemen dituzue Geuria eta Binke aldizkarietan publikatu diren berrien estekak eta egun hartan ateratako argazkiak:
Saldu ez ziren objektuak GBGE erakundeak eraman zituen eta dirua Ekainak 11n egongo den Udal foroan ematea erabaki dugu.
Lortu dugun kopurua 567€ dira!!!! Zenbaki polita ezta?
Berriz ere eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!!
ARBELTZAGARA IRTEERA (PEÑAS NEGRAS) argazki +
3. DBHko ikasleak Arbeltzagara joan dira. Bertan, Erromatar garaitik ustiatua izan den meatzaldea ezagutu ahal izan dute. Burnia eskutatzen zuten mendiak industria-iraultzaren ondorioz zeharo eraldatuak izan dira, bereziki XIX. mendean zehar. Gaur egun, meatze-jardueraren "aztarna" horiek erraz ikus daitezke, azpiegituren hondakinetan eta aintzira artifizialetan besteak beste . Guzti honek gizakiak erabat eraldatutako paisaia berezi sortu du. Hemen dituzue irteeran ateratako argazkiak:
MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA argazki +
2. DBHko ikasleak aurten ere Urdabaiko Erreserban kokatua dagoen Madariaga Dorretxea bisitatzera joan dira Busturiara. Euskal Herriko ekosistema gehien dituen eremuetako bat da; horrek esan nahi du ohikoa dena baino biodibertsitate handiagoa ere badagoela. Bertako ekosistema berezien artean Paduraren bitxitasunak aurrez aurre disfrutatzeko aukera izan dute. Ekosistema berezi honen azalpenak jaso dituzte eta horretaz gain gizakiak espazio natural hauetan dituen eraginak ere azaldu zaizkie. Eguraldi ederrak eguna disfrutatzeko aukera eman du. Hemen dituzue egunean zehar ateratako argazkiak:
Gela egonkorreko ikasleak urritik daramate ORTUA lanean. Bertan, besteak beste, zerbak, tirabekeak eta ilarrak landatu dituzte. Hona hemen egindako lanaren argazkiak: Ilarrak jaso, zuritu eta ondo garbitu ostean sukaldatatutako humus goxoa!
HEDATZE: LET`S COOK.STREET FOOD
Ongi Etorri errefuxiatukoak institutura etorri dira Batxi 1. mailako ikasleei beraien lana erakutsi eta gazte errefuxiatu baten esperientzia partekatzera. Horretaz gain Gure Erronken txokoan etorkinak bidaia sufritzen duten egoera kontatzen duen erakusketa jarri dugu.
KORRIKA
KORRIKA Galdakaotik pasatu da eta, jakina, gure ikastetxeak ere parte hartu du. Ibaik, gela egonkorreko ikasleak, eraman du lekukoa harrotasunez.
Batxilergokoek eraman duten pankartan Iparraldeko ikasleen eskubideen aldeko aldarrikapena ikusten da: "Azterketak euskaraz", beraiek unibertsitatera sartzeko probak frantsesez egitera behartuta daudelako, eukaraz ikasi arren.
Aste Santutik bueltan hasiko da INGURUMEN ZINEMA!
Aurten 8. edizioa izango da eta urtero bezala euskara, gaztelania eta ingelesa ikasgaietan aukeratutako film laburren galdetegiak erantzun behar dira.
6 astetan zehar Bengoetxe BHIko Sitean 6 film labur ikusteko aukera izango dugu, astero bana.
Eskola komunitateko partaide den edonork parte hartu dezake galdetegiak erantzunez. Esteka eskegita jarraituko duenez edozein egunetan bete ahal dituzue, hori bai, zinema zikloa bukatu baino lehen! Beraz adi!
Galdetegi guztietan partaidetzaren %60a lortzen duen taldeak, eta erantzun zuzenen kopururik handiena daukanak, egun bateko irteera irabaziko du!
Agenda 2030 proiektuaren eskutik, bi mahai (eta eserlekuak, jakina) jarri ditugu Bengoetxeko zelaietako baten. Instalazioa Jone, Iñaki, Jon , Miren eta Xabi geure lankideek egin dute Galdakaoko udalak propio prestatutako porlanezko plakaren gainean. Hemendik aurrera gure ikasleek egoteko, jolasteko, jateko... leku egokia izango dute, 2. batxilergoko ikasle hauek erakusten diguten moduan. Denon artean zainduko dugu ezta???
BENGOETXETIK IZURTZAKO NEGUTEGI EKOLOGIKOETARA
"Teknologia eta Industria I"-eko ikasleek, eraikitzen ari diren negutegi laborategian erein beharreko barazkien diseinua gauzatzeko, Izurtzako nekazaritza kooperatiba bat bisitatu dute. Bertan, garai bakoitzean landatzen dituzten barazkien inguruko datuak biltzeaz gain, berauen garapen prozesuan beharrezkoak dituzten baldintzen inguruko jakintzak ere bereganatu dituzte.
Honez gain, erabiltzen duten ureztatze sistema ikusteko aukera ere izan dute. Errekatik ateratako ura nola garraiatzen duten ur ponpen bitartez, lur azpitik, baratzetara, eta nola
erabiltzen dituzten ureztatze sistema ezberdinak barazkien arabera. Datuak biltzeaz gain, nekazaritza ekologikoaren inguruko onurak eta lan filosofia ere ikusi ahal izan dituzte, eta produktu ekologikoak dastatzeko aukera ere izan dute. Lurra zaintzearen eta lurraren erritmoa errespetatzearen garrantzia azaldu diete, eremu bakoitzean barazki ezberdinak tartekatuz eta lurrak behar dituen deskantsuak errespetatuz.
Bukatzeko, eraikitako laborategian, barazki ezberdinak hautatu eta nola kokatu erabaki dute kooperatibako langileekin elkarlanean.
Eskerrak nahi dizkiegu nekazariei, jasotako harrera eta erakutsitako guztiagatik.
GALDAKAOKO UDALARI ESKER, SASKI BERRIAK DITUGU BENGOETXEN
M8 ZUETAZ HARRO!
Bengoetxe BHI, berdintasunean garatzeko aukera emango digun gizarte baten alde!
LET´S COOK: SAINT VALENTINE
CREATIVITY and COMMUNICATION!!! Reading and having fun!!!
1.DBHko gelan irakurritako "The Boy with The Dark Secret " Lapbook batean liburuari buruzko gora beherak kontatzen dizkigute.
3. DBHko IKASLEAK BILBOKO PORTUAN
Aurten ere Galdakaoko egoitzetakoekin esperientziak elkartrukatzen.
HEDATZE: LET`S COOK-Christmas
23. KORRIKA
Tratu ona elkar zaintzaren mesedetan eta besteen beharrak ulertzeko eta horiei zentzua emateko, enpatia erabiltzea, pertsonen gatazkak indarkeriarik gabe konpontzea eta harremanetan hierarkia eta boterea behar bezala erabiltzea da.
HEDATZE: LET`S COOK-HALLOWEEN
Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2024ko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua.
Eusko Jaurlaritzako web orriaren lotura
Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak sendatzeko eta eraldatzeko zinema bat zabaltzen du. Bere ibilbidean gizaki gisa aurkezten zaizkigun zenbait erronka ezagutzen eta horiei aurre egiten lagun dezaketen istorio asko bildu ditu. 2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketa-espazioak sustatzearekin batera, hiritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko tresnak giza erabili ditu.
ARTIGAS-ARRAIZ
AGENDA 30. proiektuaren testuinguruan, Irailaren 20 eta 21ean DBH 4. mailako ikasleak Artigas- Arraiz, hondakinei buruzko Bizkaiko Interpretazio Zentrora irteera egin dute. Bertan hondakinen jatorria, kudeaketa eta tratamendua, aprobetxamendua eta behar bezalako deuseztatzearen inguruko informazioa jaso dute.
ESKOLA GARRAIOA BERRIRO MARTXAN
Eskola-garraioko zerbitzuari berriro ekingo zaio datorren astelehen honetan (irailak 18), ibilbide guztietan.
Hezkuntza sailak eta garraio-enpresek adostu dute eskola-garraioaren egoera aztertzea eta etorkizunerako hobekuntza-proposamenak egitea.
2023-2024 ikasturterako bekak eskatzeko epea ireki da. Online egin daiteke baina presentzialki egin nahi duenarentzat, irailaren 4tik aurrera Bengoetxe BHIko idazkaritzan egin ahal izango da.
Ordutegia: astelehen, astearte eta asteazkena (9:00-12:00) eta osteguna - ostirala (11:00-14:00)
ADIORIK EZ , EDURNE! MENDIAN TOPATUKO DUGU ELKAR.
"Tourist and art hunt DBH2-DBH4 "
Some good tips for your make-up by Naroa Sanchez.
Maiatzak 22, Bioaniztasunaren nazioarteko eguna. Bengoetxe BHI Garapen iraunkor baten alde.
1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBIQ+ pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual, intersexual eta queeren) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen kontrako eguna bihurtu da.
Aniztasunak aberasten gaituelako…MAIATZAK 17, LGBTIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna.
Oraingoan, “MAIATZAK 2 BIZIKIDETZAREN ALDEKO EGUNA” izendatu dugu eta horrekin laguntza kultura lantzen eta zabaltzen duen ikastetxea garela adierazi.
Horretarako, komunitatearen eskura denokBAT@bengoetxe.com helbidea jarri dogu. Laguntza eskatu edo zerbait salatzeko beharrizana duten komunitateko kideentzako bitartekoa.
BENGOETXE BHI: AUKERAKO IKASGAIAK 23/24