INGURUMEN HEZKUNTZA
URKIOLARA 3. MAILAKO IKASLEEKIN
Abenduaren 17an 3. mailako ikasleak Urkiolako Parke Naturalera joan ziren. Urkiola Durangaldea, Aramaioko harana eta Kantauri-Mediterraneo isurialdeak banatzen dituen mendigune malkartsua da, dolinak eta haitzuloak dituena.
Paisaia karstikoa (Aramotz mendilerroa) eta erlijio-gune garrantzitsu bat (Urkiolako santutegia) biltzen ditu eta era berean, mendizaleen eta erromesaldietako helmuga da.
PALESTINAREKIN ELKARTASUNA
Palestinaren genozidioa salatzeko urriko ostegun guztietan ikastetxearen aurrealdean bildu ginen irakasle zein ikasleak.
Urriaren 31n, arimen gaua ospatzeko, ikasleek egindako dantza erakustaldian ere Palestina izan genuen gogoan.
OSTADAR TXOKOA
Ostadar txokoa Agenda 30aren barruan dagoen ekimen bat da, ikastetxeetan jasangarritasunaren, giza eskubideen eta ingurumenaren inguruko kultura sustatzeko espazioa, non ikasleek gaiak aztertu eta proiektuak garatzen dituzten (birziklapena, elikadura, giza eskubideak, etab.), auzoko eta munduko erronkei aurre egiteko sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatuz. Aurten ere, horretan jarraitzen dugu.
RAMALLAH HIRIKO IKASTETXEAREKIN BIDEO-DEIA DBH4
DBH4ko Komunitate Proiektuko orduetan 1. ebaluazioan antimilitarismoari buruzko unitate didaktikoa landu dugu gelan. Hainbat gai jorratu ditugu, besteak beste Palestinakoa. Horrekin lotuta Ramallah hiriko ikastetxe batekin bideo-konferentzia egiteko aukera izango dugu.
UDAL MAILAKO EKINTZA ERALDATZAILEA ANTOLATZEKO TAILERRAK
Eskolen arteko foroa eta udal foroa eta gero, adostutako ekintza eraldatzaileak antolatzeko tailerrak jasoko dituzte eko-ordezkariek.
ESKOLEN ARTEKO FOROA UDAL MAILAKO EKINTZA ERALDATZAILEA ANTOLATZEKO
2025eko abenduaren 5ean, Eskolako Agenda 2030aren hasierako eskolen arteko foroa egin zen Torrezabal kultur etxean eta bertara hurbildu ziren 1. eta 2. DBHko eko-ordezkariak.
Topaketa honek 2025-2026 ikasturteko lanaren abiapuntu ofiziala ezartzen du, proiektuaren prozesuaren bigarren urteari dagokiona, gaur egun bi ikasturtetan egituratuta dagoena.
Aurreko ikasturtean, ikasleek 15. Garapen Jasangarriaren Helburuan (GJH) oinarritutako udal-diagnostikoa egin zuten: Lehorreko ekosistemetako bizitza. Ikerketa horretatik abiatuta, ondorioak eta lehentasunak atera ziren, ikasturte honetan zehar ezarriko den ekintza eraldatzaile bat diseinatzeko oinarri gisa balio izan zutenak.
Etapa berri honetan, helburu nagusia ekintza eraldatzailea antolatzea eta abian jartzea da, parte hartzen duten ikasle guztien inplikazio aktiboa sustatuz.
ORTUA
Aurten ortua zabaltzearen aldeko apostua egin dugu. Irailetik aurrera hainbat ekintza eraman dira aurrera: baratzea dimentsionatzea, baliabideak eskuratzea, egurrak egonkortzea eta lurrez betetzea eta, azkenik, ereitea (ilarrak eta babak).
ZINEMA IKUSEZINA BENGOETXEN
Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak sendatzeko eta eraldatzeko zinema bat zabaltzen du. Fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketa-espazioak sustatzearekin batera, hiritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzen du, horiexek baitira gure ikastetxeko balioak.
2025eko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia Palestinako genozidioa gogoan hartuta antolatu zen eta "Free Palestine" leloa erabili zen, gainera, palestinarren aldeko lanak proiektatu ziren, zinemak borroka eta ikusgarritasuna emateko tresna dela erakutsiz.
Gure ikastetxeak, Palestinarekin duen konpromisoa berretsiz, "Birds from Gaza" proiektu berezian hartu zuen parte.
"Gazako Txoriak" haurrentzako komunitate-arte proiektu bat da, Israelek palestinarren aurka egindako genozidioan hildako haur guztiak gogoratzeko txori bereziak sortzeko. Arte kolektiboaren boterearen bidez, 15.000 haur baino gehiago (eta gehiago) errukigabeki hiltzea eragin duten ankerkeriak nabarmentdu genituen. Hala, txori bakoitzak hildako ume baten izena darama.