2016-2017

URRIAK 18 NATURA BABESTEKO MUNDUKO EGUNA

Urriaren 18an hasiera eman diogu eskola agenda 21eko 16-17 urteko proiektuari.

Agenda 21eko gure logotipoaren pegatina jantzi dugu.

Iaz hartutako kompromisuak gogoratu ditugu. Talde bakoitzak kompromisu berriak hartu ditu.

Aurtengo gaiari buruzko sensibilizazio kanpaina hasteko, "Zer gertatzen zaie erleei" bideoa ikusi eta landu dugu.

Gainera jantokian janari beganoa daztatu dugu. Hemendik aurrera, asteartero, ogi integrala jango dugu eguneko menuan.

Sari banaketa

Egun honetan 2. mailakoek erakunde jasangarriei diru sariak entregatu diete 2. mailako ikasleek Garabide, Eibe eta Surfrider Foundation elkarte jasangarriei iaz, ekogune espazioan eta webeko aplikazioetan egin zuten lanarekin lortutako dirua entregatu diete ikastetxean.

Erakundeek egiten duten lana azaldu diete eta eskertu diete egindako lana ikasleei

Surfrider Foundation diru saria eskuratzen

Eibe erakundea ....

Garabide erakundea .....

UDALEKO GARBIKETA KANPAINAN PARTE HARTU ZUTEN

4. MAILAKOEK

Gure ikasleek bioaniztasuna babesteko eta ingurunea garbi mantentzeko kanpainetan parte hartzeko kompromisua hartu zuten 15-16 urteko Udal foroan.

Kompromisu hori betetzeko aukera izan zuten 4. mailakoek. Ikastetxe ondoan dagoen Altzarte basora joan ziren zaborra kentzera.

Gustora egin zuten lana eta hemendik eskertzen diegu.

Pozik eta lan egiteko prest....

lanean ....

Lana eginda...

eta gero hamaiketakoa....... merezi zuten!!!

"ZERO ZABOR" KANPAINA

Ikastetxeko ikasleen konpromisuak bergogoratuz, azaroaren 14tik abenduaren 9ra arte ikastetxeko patioak garbi mantentzen saiatuko gara.

1go, 2. mailako eta 3. mailako ikasleek hartuko dute ardura hori "Zero zabor"lemapean Birziklatzen edo bererabiltzen ez dena zaborra da eta gainera denok dakigu zein garrantzitsua den ingurune garbian bizitzea.

Espazioak banandu ditugu lana erraza izan dadin. Seikote txandak antolatu ditugu atsedenaldia bukatu baino 10' lehenago, dena txukun geratzen dela ziurtatzeko.

Hobekuntza handia nabaritu dugu hasieratik ikasleen partaidetzari esker.

BTEK, TEKNOLOGIA INTERPRETAZIO ZENTROAN

ZIENTZIETAKO BATXILERGO IKASLEAK

Ederra, funtzionala eta jasangarria eraikinaren arkitektura

Paisaiaren erreferentea den eraikin honek arkitekturako hainbat sari jasa ditu. Kanpoaldean piramide formako bi bolumen aurkitzen ditugu baina lur-azpian lotzen dira, gune desberdinetan garatutako espazioa bakar bat

Harriagarria barrukoa

Interesgarria oso hidrogeno eta energia berriztagarriei buruzko tailerra

ZUHAITZ EGUNERAKO HAZIAK LANDATZEKO TAILERREAN

16 espezie ezberdin ditugu zentroko berdegunetan: astigarra, sahatsa, lizarra, zumalakarra, altzifrea, gerizondoa, sagardondoa, izeia, urkia, urritza...Aniztasun hori zaintzeko eta handitzeko gogoak ditugulako 1go mailako ikasleek zuhaitz eguneko haziak landatzeko tailerrean parte hartu zuten.

Primeran pasatu zuten!!

ARTIFIZIALIK EZ, MESEDEZ

Bageneukan ikastetxeko sarrerako landare artifizialak aldatzeko gogoa.

Batxilergoko ikasle batzuek landare naturalak jartzen lagundu dute.

Eder ederrak dira orain

ESPEZIE INBADITZAILEEI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOAK

Urtarrilean Gorka Menendez Baceta, Ingurumen Zientzietan lizentziatua, egon zen ikastetxean espezie inbaditzaileei buruzko informazioa zabaltzen.

3. mailako ikasleak egon ziren hitzaldian. Geroago talde lana egin zuten beraien konpromisuak zehazteko, eta Udalari proposamenak egiteko ere bai.

GORKA MENENDEZ BACETA hizlaria,

Ingurumen Zientzietan Lizentziatua,

Biologia eta Elikadura Zientzietan Doktorea

TALDE LANA KONPROMISUAK ETA PROPOSAMENAK SORTZEKO

3. MAILAKOAK HERRIKO JARDUNALDI TEKNIKOETAN

Martxoan 3. mailako ikasleek espezie inbaditzaileei buruz ikasten jarraitu dute ikastetxeko eremu hurbiletik.

Mapan ikusi ahal duzue zein den behatu dugun zonaldea. Oso hurbil daukagu.

Asko izan dira ikusi ditugun landare inbaditzaileak: Akazia dealbata (mimosa), kanabera, banbua, bidens aurea, panpa-lezka, tximeleta zuhaizka...

Hemen daukazue egindako ibilbidearen plano zehatza eta aurkitutako espezie inbaditzaileak

2. MAILAKOAK ETA GELA EGONKORREKOAK MADARIAGA DORRETXEAN

Dorretxeko erakusketa ikusteaz gain, txorien behatokian egon ziren eta "Padura" ekosistemaren ibilbidea egin zuten.

Egun ederra izan zuten naturarekin kontaktu zuzenean.

argazki gehiago ikusi ahal izateko sakatu hemen

https://www.flickr.com/photos/142171064@N07/sets/72157679472034666/

IKASTETXEAN ORTUKO LANAK HASI DIRA

Martxoa hemen da eta berarekin ortuko lanak hasi dira ikastetxeko bankaletan. Lan bikaina egin dute 2. mailako ikasleek, belar txarrak garbitu, lurra oxigenatu, ongarria bota, landatu eta ureztatu.

Ikasturte honetan bankalen tamaina handitu dugu beraz, barazki gehiago eta desberdinak landatu ahal izan ditugu.

Oraingoan espinaka, kipula, letxuga, pak choi-a eta errefaua landatu ditugu. Beranduago kalabazina eta tomatea.

PEÑAS NEGRAS INGURUMEN PARKEA

Apirila honetan 3. mailako ikasleak Peñas Negras Meatzaritzaren Kultura eta Ingurumen parkera joan dira.

Gozatu zuten experientziaz ilustratzeko hemen daukazue Chaimaa Ouatikek, 3. mailako ikasleak, egin duen bideoa. Leku zoragarria, ezta?

LIBURUAREN EGUNA BERRERABILTZEKO AUKERA

Liburuaren eguna dela eta Adramari ikastetxeko SATeko gelakoek ideia polita izan dute. Zenbait liburu ekarri dizkigute berrerabiltzeko.

Liburuak generoen arabera sailkatu dituzte. Sarrerako apalategi batean utzi dizkigute, nahi duenak nahi duen beste liburu eraman dezan. Oraindik liburuak badaude.

Irakurtzea gustatzen bazaizu ez galdu aukera hau!

ORTUKO LEHENENGO BARAZKIAK HARTZERA GOAZ!!

Maiatzean gaude eta eguraldi ederra egin duenez prest ditugu baratzeko zenbait barazki hartzeko. Espinakak eta pak-choiak ez dira atera baina saiatuko gara beste barazki motarekin.

Begiratu nola dauden letxugak eta errefauak.

ESKERRIK ASKO 2. MAILAKO IKASLEEI LAGUNTZAGATIK

INGURUMEN-ZINEMA ZIKLOA

Hasi gara INGURUMEN-ZINEMA zikloarekin.

9 astetan ikasleek ingurumen- film labur bat ikusiko dute. Ikastetxeko talde batek astero, filmari buruzko galdetegia egingo du, euskera, gaztelera eta ingelesa hizkuntzak txandakatuz.

Hemen eskegiko ditugu galdetegiak. %60a lortzen duen taldeak eta partaidetzarik handiena daukanak irabaziko du prestatu dugun saria.

Animo eta parte hartu!!

OTSAILAK 20, EL ULTIMÁTUM EVOLUTIVO

MARTXOAK 6, KONTSUMISMOA ZAHARKITZAPEN PROGRAMATUA

MARTXOAK 13, PLEASE, HELP THE WORLD

MARTXOAK 20, CHOIBA

MARTXOAK 27, DELIVERY

APIRILAK 3, LURRA GEUREA DA

APIRILAK 24, CAMBIA TU MUNDO

MAIATZAK 2, KONTSUMO ARDURATSUA 7. MAILA

MAIATZAK 8, ZERO

EKAINAREN 2AN ESKOLA ETA UDAL FOROAN

Eskola eta Udal forora aurtengo gaiari buruzko landutako konpromisoak eta proposamenak eraman dituzte zonaldeko ikastetxe guztiek.

Bengoetxeko ikasleek partaidetza aktiboa izan dute aurkezpenean. Zorionak egin duten lan handiagatik.

Gure ikasleak ikastetxe ondoko espezie inbaditzaileak mapan txertatzen

Ikastetxe guztiek egindako Galdakaoko espezie inbaditzaileen ikerketaren mapa

ESFORTZUA DENONA IZAN DA

Bideo honetan ikusi ahal duzue Nerbio-Ibaizabal zonaldeko ikastetxeek ikasturte osoan egindako lanaren laburpen-bideoa.

ONDO EGINA!!

Datorren ikasturtean gehiago......