Egun berezi honetan 3. saioan jarduera batzuk garatuko ditugu ikastetxean:
Talde guztietan ekodelegatuek 18-19 foroko konpromesuak eta udal proposamenak gogoratu ditugu.
Agenda 21 proiektuaren barruan ikasturte honetako gaia "Ekonomia zirkularra" aurkeztu dugu.
Ekonomia zirkularra eta lineala ezberdintzeko bideo batzuk ikusiko ditugu maila guztietan.
Talde bakoitzak 2 konpromiso hartu eta sinatuko ditu ekonomia zirkularrarekin zerikusia dutenak.
Ekonomia zirkularraren ikurraren txapa banatuko zaie ikasleei janzteko.
.
INFORMAZIO GEHIAGO HURRENGO BIDEOETAN
Azterkosta programaren barruan Mundakako Laidatxu hondartzan 1. batxilergoko ikasleekin egindako analisiak emaitza ona eman zuen.
Erakusketa honek 13 paneletan erakusten ditu itsasaldeko ekosistemak, historia, bilakaera eta etorkizuna.
Ikasle guztiek erakusketa bisitatu eta ekintza desderdinak garatu dituzte.
Eguberria laster ailegatuko zaigu eta bankalak prest izan behar ditugu sasoi horretarako.
1Deko ikasleak iazko landareak kentzen eta lurra garbitzen hasi dira.
Lan bikaina neska-mutilak!
Martxoaren 2an hasiko da INGURUMEN-ZINEMAREN 4. zikloa ikastetxean.
Dakizuenez, 9 astetan ingurumen-film labur bat ikusiko ahal izango duzue.
Ikastetxeko talde batek astero, filmari buruzko galdetegia egingo du, euskera, gaztelera eta ingelesa hizkuntzak txandakatuz.
Hemen eskegiko ditugu galdetegiak.
Galdetegiak edozein egunetan bete ahal dituzue zikloa bukatu arte.
Partaidatzaren %60a lortzen duen taldeak, eta erantzun zuzenen kopururik handiena daukanak, irabaziko du egun bateko irteera.
Espero dugu selekzionatutako film laburrekin gozatzea.
Animo eta parte hartu!!
3. mailako ikasleek (GBGE) Galdakaoko boluntarioen gizarte elkartea bisitatu dute. Alvaro Saiz, ekimen honen sortzaileak Hozkailu soliadarioa eta Rexcatering propiektua azaldu zizkigun. Elikagaiak xahutzearen kontrako ekimenak dira hauek da eta behar dituzten pertsonentzat eskuragarri jartzen ditu.
Lehenengo hozkailu solidarioa 2015ean ezarri zen Galdakaon eta gaur egun estatu maila osoan hedatu den ekimena izan da.
Informazio gehiago izateko klikatu hemen www.neverasolidaria.org
Ortuko lanekin jarraitzen dugu landatzeko sasoian prest egoteko. 1Ako ikasleek prestatu dute lurra ikastetxean ekoiztutako konpostarekin nahastuz.
Eskerrik asko denoi egindako lanagatik!
Martxoaren 28an planetaren ordua ospatzen da mundu osoan. Hori dela eta keinu txiki hau egitera animatu nahi zaituztegu.
Gaueko 20:30etan atera balkoietara eta transmititu mobilaren flashez Morse kodea erabiliz aurtengo lema " Itzali argia. Dena ondo joango da.
Horretarako deskargatu Play Storetik Morse light. Flashlight+morse aplikazioa
Idatzi textoa, azentorik gabe. eta adostutako orduan transmititu.
Gutxi batzuen batasuna askoren indarra bihurtzen delako PARTEHARTU!