Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek janikarazi nahi du Eskolako Agenda 21 programaren edizio berria hasi dela eskualdean, 2015-2016 ikasturterako. Programak hamargarren edizioa beteko du, eta, oraingoan, Biodibertsitatearen gaia jorratuko du. Ikasleekin prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egingo dira, tokiko biodibertsitatea zaintzeak eta herri eta hirietan gune berdeak mantentzeakduten garrantziari buruz ohartarazteko.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek herritarrak kontzientziarazteko kanpaina berriaren xedea da hondakinen frakzio desberdinen banaketa zuzena eta berariazko edukiontzien erabilera egokia sustatzea, hain ezaguna ez den ikuspuntu batetik: horrek udalerri bakoitzarentzat dakarren aurrezki ekonomikoa.
Jean Giono Frantziako XX. mendeko idazle handienetako baten kontakizun eder hau bizitzaren suntsipenaren aurkako mezu sutsu bat da, harmoniaren aldeko kantu soil eta xumea.
Animazio film laburrean ikusi ahal dugu. Jatorrizko bertsioa frantsesez, baina azpitituluak jar daitezke gaztelaniaz ala ingeleraz
Karta hau Europan biodibertsitatea zaindu eta sustatzeko helburua duen eskualdeen arteko lankidetzarako REVERSE proiektuaren baitan egin da. Euskadin, ehun bat pertsonek, karta zuzendu zatzaizkien sektore guztietako ordezkari izan direnak, parte hartu dute berau idazteko lanetan.
IKASTETXEKO IRAKASLEOK ETA SUKALDEKO LANGILEOK KARTA SINATU GENUEN JADANIK ETA ZUK?
3. mailako eko-ordezkariek origamiz egindako kurriloa jarri ziguten. Egun osoan eraman genuen jarrita geure konpromisoa adieraziz
SENBAZURU bat egingo dugu denon artean, paperezko 1000 kurrilo, gure nahia betetzeko.
Gabonetako oparien paperak gorde. Moztu 15X15 karratu bat eta jarraitu bideoaren urratsei.
BADAUKAGU GEURE SENBAZURUA AGENDA 21EKO TXOKOAN
ESKERRIK ASKO POSIBLEA EGIN DUTEN IKASLE ETA IRAKASLEEI!!
Aurten ere geure aportazioa egin dugu Elikagi bankuan.
177Kg. batu ditugu
Eskerrik asko laguntzagatik!!!
2 DBH ETA GELA EGONKORREKOEK PADURA IBILBIDEA EGIN ZUTEN
DORRETXEKO ERAKUSKETA ERE BISITATU ZUTEN
BAI LEKU EDERRA!!
ANIMATU ZUEN FAMILIAREKIN EDOTA LAGUNEKIN BISITATZERA
Marta Olazabalek, BC3 ko partaideak, Basque Centre for Climate Change, ikertzailearen experientziari buruzko hitzaldia eman zien 2. batxilergoko ikasleei.
Ekimen honen helburua zera da, ikertzaile izateko bokazioa Euskal Erkidegoko ikasleon artean bultzatzea eta BC3n ikertzaileek Klima Aldaketaren baitan eginiko ikerketaren berri ematea.
1 DBHko ikasleak EKOGUNEko parkean egon ziren baratze ekologikoan lan egiten. Ikasitakoa zentroko baratzean laster praktikara eramatea espero dezagun
eta gainera.....4000 puntu lortu dute Garabide, Eibe eta Surfrider Foundation elkarteentzat, ikastetxean programa didaktikoan egindako lanarekin. Jasangarritasunaren aldeko elkarte hauek lan bikaina egiten dute eta Ekogunetik lagundu egiten diete.
Ikasturte bukaeran Ekoguneak puntuen araberako diru-sariak emango dizkiete elkarteei
ESKERRIK ASKO DENOI !!!
Martxoan eta Apirilean bideo batzuk eskegiko ditugu NI BIODIBERTSITATEA NAIZ azpititulupean.
Ikusitakoan, zuen komentarioa, hausnarketa edota gustuko duzuen esaldiren bat bidali ahal diguzue.
Erabili agenda 21eko web-eko postontzia
2000 ko urriaren 1erako urteko Lurraren errekurtsoak kontsumituta geneuzkan. 2015.ean abuztuaren 13rako. 8 hilabete baino gutxiago. Une horretatik, 2016koak kontsumitzen hasi ginen. Hau, urtero, gero ta arinago gertatzen ari da.
Ekonomia eta bizimodua aldatuz lagundu ahal diogu planetari leheneratzen
Aztarna ekologikoa zer den ulertzeko sakatu ondoko lotura eta bideoa ikusi
ZENTROKO AZTARNA EKOLOGIKOA KALKULATU
Zentroko aztarna ekologikoa ezagutzea gustatuko litzaiguke. Horretarako komunitate osoaren partaidetza eskatzen dizuegu ( familiak, irakasleak eta langile ez irakasleak)
Erraza eta anonimoa da.
Animo eta parte hartu!
Jarraitu urratsei:
1- Test-a bete ezazu
2- "Corregir test" tekla sakatu eta zure aztarna ekologikoa jakingo duzu.
3- Begiratu " Puntos obtenidos"
4- Joan taulara puntuak planetetan bihurtzeko
5- Bidali iezaguzu emaitza testak ematen dizun aukeraz edota bengoetxeko web-ean agenda 21eko postontziaz
ZENTROKO AZTARNA EKOLOGIKOARI BURUZKO TESTAREN EMAITZAK
Eskerrik asko testa egin duzuen guztiei, baita Giza Zientziak 1go batxilegoko ikasleei egindako kudeaketa lanagatik ere !!
3 DBHko ikasleek ikastetxetik hurbil dagoen eremua bisitatu dute. Altzarte basora hurbildu dira, balio handiko ekosistema da hau. Haltzak ugariak dira eta erkidegoko beste zenbait espezie ere bai. Gure helburua bioaniztasun handiko espazio hau zaintzea eta babestea izango da.
2 DBHko ikasleek Gernikako piperrak landatu zituzten egindako hazien tailerrean. Hasi egin zirenak birlandatu zituzten ontzi handiagoetan. Ondoren ikasle bakoitzak landare bana eraman zuen etxera, zaintzen jarraitzeko. Ikastetxeko bankal berrietan tomateak, piperrak eta uhazak ere erein zituzten prozesuarekin jarraitzeko.
Esan agur erregai fosilei, BIZIzaletu!
Aurtengo EKINAREN EGUNA ospatzeko KANOAN igoko gara.
Asua itsasadarra zaborrez garbitzea da gure xedea. Horretarako, 11:00etan Erandioko Lutxana Arraun Elkartearen pabilioian elkartuko gara. Ondoren taldetan banandu, eta kanoak erabiliz uretan eta hertzeetan dauden hondakinak kenduko ditugu. Zaborra sailkatu ondoren jasotakoa pisatuko dugu, 13:30etan hondakin-edukiontzietan sartu aurretik.
Parte hartzaileentzat ekintza DOAKOA da, eta AZTERTU Programa arduratuko da beharrezkoa izango den material guztia eramateaz: kanoak, eskularruak, poltsak, ontziak, etab.
Informazioa gehiago link honetan EKINAREN EGUNA
ANIMATU PARTE HARTZERA, FAMILIAREKIN BADA HOBETO....